Goraintziak denoi Ordiziatik
Zabaldun albistea ikusi bezain pronto posta zerrenda honetara harpidetzea erabaki dut. Helburu bikoitza: lehenik eta behin, Wikipediaren inguruan dudan ezagutza murritza zabaltzen joatea eta bestetik, Wikipediako "kontsumitzaile" soila izatetik "ekoizle" izatea pasatzeko nire buruari falta zaion bultzada izatea. Lehena ziurtatuta daukat zuek bezalako kideekin; bigarrena ikusiko dugu.
Erabiltzailea: jolaus Jokin Lacalle, Ordizia, 1968 - Bloga: http://ikteroak.blogsome.com, http://www.jakinstein.com - Lana: Jakintza ikastola, Ordizia http://www.jakintza.net Zereginak: - Bizi dugun irakaskuntza eredu zaharkitu honi armiarma sareak kentzen ahalegintzea. - Irakasle izateari zor zaion errekonozimendu soziala berreskuratzea. - Gure gazteak internet ezagutu eta behar bezala erabil dezaten irakastea. Afizioak: - Sukaldea
Aupa, lagunak!
Neuk ere izena eman dut gero eta interes handiagoa dudalako euskarazko Wikipedian. Nire doktore tesia ere gai horren inguruan egingo dut. Orain arte erabiltzaile izan naiz, eta orain dela gutxi izena eman nuen eta lehen sarrera idatzi. Beraz, hasi naiz, baina ezer gutxi dakit oraindik. Espero dut plaza hau leku interesgarria izatea, ikasteko batez ere.
Joxe Aranzabal: 1952 Bloga: http://www.goiena.net/blogak/faroa Euskadi Irratian igandero "8. probintzia" egiten dut, 10 minutuko tarte bat euskal blogosferaren inguruan. Lana, HUHEZIn egiten dut: http://www.mondragon.edu/huhezi/
Ongi etorri denoi!
Joxe
---- Original Message ----- From: Jokin LACALLE USABIAGA To: Wikieu-l@lists.wikimedia.org Sent: Tuesday, November 20, 2007 1:17 PM Subject: [Wikieu-l] aurkezpena: jolaus
Goraintziak denoi Ordiziatik
Zabaldun albistea ikusi bezain pronto posta zerrenda honetara harpidetzea erabaki dut. Helburu bikoitza: lehenik eta behin, Wikipediaren inguruan dudan ezagutza murritza zabaltzen joatea eta bestetik, Wikipediako "kontsumitzaile" soila izatetik "ekoizle" izatea pasatzeko nire buruari falta zaion bultzada izatea. Lehena ziurtatuta daukat zuek bezalako kideekin; bigarrena ikusiko dugu.
Erabiltzailea: jolaus Jokin Lacalle, Ordizia, 1968 - Bloga: http://ikteroak.blogsome.com, http://www.jakinstein.com - Lana: Jakintza ikastola, Ordizia http://www.jakintza.net Zereginak: - Bizi dugun irakaskuntza eredu zaharkitu honi armiarma sareak kentzen ahalegintzea. - Irakasle izateari zor zaion errekonozimendu soziala berreskuratzea. - Gure gazteak internet ezagutu eta behar bezala erabil dezaten irakastea. Afizioak: - Sukaldea
------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________ Wikieu-l mailing list Wikieu-l@lists.wikimedia.org http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
__________ Información de NOD32, revisión 2672 (20071120) __________
Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system http://www.nod32.com
Aupa, ni ere hemen nago, Oier Araolaza naiz, dantzaria eta dantzan.com-eko kudeatzailea.
Wikipediarekin esperientzia gazi bat izan dut aurretik. Dantzaren inguruko artikulu kaskar bat ikusi nuen (gazteleraz), erretiratzeko eskatu nuen (mesede baino kalte gehiago egiten zuelako) eta ezetz esan zidaten, gaizki zegoela iruditzen bazitzaidan hobetzeko nik. Baina, garai hartan ez denbora eta hori egiteko modurik ez nekienez, nahiko etsituta geratu nintzen. Nire ustez -eta entziklopedia batean zer esanik ez- datu oker bat ematea baino hobeto da ezer ez esatea. Badago beste ikuspuntu bat ordea, gaizki ala ongi, garrantzitsuena zerbait esatea dela, eta oker badago gero egongo dela zuzentzeko aukera. Iruditu zitzaidan wikipedian bigarren ikuspegi horrek funtzionatzen duela, eta ez nintzen oso konforme geratu horrekin.
Orain ikusi dut gaztelerazko sarrera txar hura beste hizkuntza batzuetara (euskara eta frantsesa) itzultzen hasi direla, eta oraindik ezin diot heldu asuntoari, baina unea iristen den bitartean wiki-kontu honek nola funtzionatzen duen ikasteko joateko asmoarekin eman dut izena posta zerrenda honetan.
Portzierto, saiatu naiz posta zerrendaren mezuen artxiboan aurreko mezuak irakurtzen: http://lists.wikimedia.org/pipermail/wikieu-l/ Baina ez dut lortu mezurik irakurtzea, mezuak nork, noiz eta zertaz bidal dituen ikusten dut, baina bakoitzak idatzitako mamia ez dut ikusterik lortzen.
oier.
Oier Araolaza:

Mailman-en bertsio euskaratuaren bug baten ondorioa da.
Gmane zerbitzuan artxibo hobea izan dezakegulakoan, urrats batzuk hartu ditut han gorde dadin zerrenda hau, Txiki-Arkaitzekin konsultatu ondoren.
Gaztelaniazko wikipediakoa artxibatzen den eran, http://news.gmane.org/gmane.science.linguistics.wikipedia.castellano izango dugu geurea ere (espero dut)
Luistxo
Oier Araolaza(e)k dio:
Wikipediarekin esperientzia gazi bat izan dut aurretik. Dantzaren inguruko artikulu kaskar bat ikusi nuen (gazteleraz), erretiratzeko eskatu nuen (mesede baino kalte gehiago egiten zuelako) eta ezetz esan zidaten, gaizki zegoela iruditzen bazitzaidan hobetzeko nik. Baina, garai hartan ez denbora eta hori egiteko modurik ez nekienez, nahiko etsituta geratu nintzen. Nire ustez -eta entziklopedia batean zer esanik ez- datu oker bat ematea baino hobeto da ezer ez esatea. Badago beste ikuspuntu bat ordea, gaizki ala ongi, garrantzitsuena zerbait esatea dela, eta oker badago gero egongo dela zuzentzeko aukera. Iruditu zitzaidan wikipedian bigarren ikuspegi horrek funtzionatzen duela, eta ez nintzen oso konforme geratu horrekin
Ez dut eztabaida horren berri, edo ez dut gogoratzen behintzat, baina nire iritzia emango dizut horren inguruan, eta Wikipedian orokorrean nagusitu izan dena.
Wikipedian ez dugu sekula gaizki dagoen zerbait onartuko, eta edozein kasutan ere gaizki baldin badago, zuzentzeko beharra duen txantiloiarekin markatuko da. Helburu hori dute Wikitu [1] eta Zuzendu [2] txantiloiek. Baina horrek ez du esan nahi gaizki dagoena hor mantenduko denik; horrek formatu aldetik edo euskara aldetik hobetzea behar duen artikulua markatzen du. Informazioa gaizki badago, edo azaltzen denak zentzurik ez badauka, argi dago berehala zuzentzen ez bada ezabatu beharra dagoela.
Bestalde, badago zerbait izatea ezer ez izatea baino hobea den filosofia hori, baina beste bide batetik. Duela urte batzuk munduko herrialdeentzako eta Euskal Herriko udalerrientzako artikulurik ez zegoenean 'Arrasate Gipuzkoako udalerria da eta X biztanle ditu' motako artikuluak sortu ziren, hobe zelako zerbait izatea, eta gainera beste norbaitek hobetzera animatzen zuelako. Era berean, eduki xumea duten artikulu batzuk sortzeari ondo deritzogu, beti ere informazioa gehituko dela espero dugunean. Aurretik zerbait egoteak, gutxi bada ere, hobetu eta hedatzera animatzen du jendea orokorrean.
Informazio gehiagorako ikus [3].
Arkaitz
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Wikitu [2] http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Zuzendu [3] http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Zirriborro
Eskerrikasko zure erantzun eta azalpenengatik Arkaitz,
Esan dizudan bezala gazteleraz gertatu zen kontu hori, hain zuzen ere hemen:
http://es.wikipedia.org/wiki/Discusi%C3%B3n:Danzas_vascas
Gerora hainbat aldaketa egin dizkiote artikulu horri, eta gauza asko zuzendu dituzte, oraindik akats batzuk geratzen badira ere. Baina tarte luze batean akatsez beteta egon da argitaratuta, eta beste hizkuntza batzuetarako itzulpenetarako erabili dute...
oier.
Arkaitz Zubiaga escribió:
Oier Araolaza(e)k dio:
Wikipediarekin esperientzia gazi bat izan dut aurretik. Dantzaren inguruko artikulu kaskar bat ikusi nuen (gazteleraz), erretiratzeko eskatu nuen (mesede baino kalte gehiago egiten zuelako) eta ezetz esan zidaten, gaizki zegoela iruditzen bazitzaidan hobetzeko nik. Baina, garai hartan ez denbora eta hori egiteko modurik ez nekienez, nahiko etsituta geratu nintzen. Nire ustez -eta entziklopedia batean zer esanik ez- datu oker bat ematea baino hobeto da ezer ez esatea. Badago beste ikuspuntu bat ordea, gaizki ala ongi, garrantzitsuena zerbait esatea dela, eta oker badago gero egongo dela zuzentzeko aukera. Iruditu zitzaidan wikipedian bigarren ikuspegi horrek funtzionatzen duela, eta ez nintzen oso konforme geratu horrekin
Ez dut eztabaida horren berri, edo ez dut gogoratzen behintzat, baina nire iritzia emango dizut horren inguruan, eta Wikipedian orokorrean nagusitu izan dena.
Wikipedian ez dugu sekula gaizki dagoen zerbait onartuko, eta edozein kasutan ere gaizki baldin badago, zuzentzeko beharra duen txantiloiarekin markatuko da. Helburu hori dute Wikitu [1] eta Zuzendu [2] txantiloiek. Baina horrek ez du esan nahi gaizki dagoena hor mantenduko denik; horrek formatu aldetik edo euskara aldetik hobetzea behar duen artikulua markatzen du. Informazioa gaizki badago, edo azaltzen denak zentzurik ez badauka, argi dago berehala zuzentzen ez bada ezabatu beharra dagoela.
Bestalde, badago zerbait izatea ezer ez izatea baino hobea den filosofia hori, baina beste bide batetik. Duela urte batzuk munduko herrialdeentzako eta Euskal Herriko udalerrientzako artikulurik ez zegoenean 'Arrasate Gipuzkoako udalerria da eta X biztanle ditu' motako artikuluak sortu ziren, hobe zelako zerbait izatea, eta gainera beste norbaitek hobetzera animatzen zuelako. Era berean, eduki xumea duten artikulu batzuk sortzeari ondo deritzogu, beti ere informazioa gehituko dela espero dugunean. Aurretik zerbait egoteak, gutxi bada ere, hobetu eta hedatzera animatzen du jendea orokorrean.
Informazio gehiagorako ikus [3].
Arkaitz
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Wikitu [2] http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Zuzendu [3] http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Zirriborro
Wikieu-l mailing list Wikieu-l@lists.wikimedia.org http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
__________ Información de NOD32, revisión 2667 (20071119) __________
Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system http://www.nod32.com
Wikipediarekin esperientzia gazi bat izan dut aurretik. Dantzaren inguruko artikulu kaskar bat ikusi nuen (gazteleraz), erretiratzeko eskatu nuen (mesede baino kalte gehiago egiten zuelako) eta ezetz esan zidaten, gaizki zegoela iruditzen bazitzaidan hobetzeko nik.
Aupa Oier eta besteok,
Gaia zertaz doan baldin badakizu behintzat, ez da artikulua ezabatzea eskatzea baino hobe norberak artikulua editatzea? Eta editatzea gaizki dagoena ezabatzea ere badela uste dut.
Ez dakit txarto edo ondo eginda, baina behintzat hori da nik egiten dudana gaztelerazko wikipedian. Euskarazkoan ez daude gauzak ezabatzen ibiltzeko moduan...
Baina beno, gaztelerazko wikipediarena beste kontu bat da, nahiko off-topic hemen. Baina batzutan ematen dit "toponimia kruzada" bat sortzeko gogoa :-)
Eneko
Enekok:
Gaia zertaz doan baldin badakizu behintzat, ez da artikulua ezabatzea eskatzea baino hobe norberak artikulua editatzea?
Bai, hori esaten zidaten, baina kontuak batzuetan ez dira hain errazak. Artikulu horrek gaur egun 34.000 karaktere ditu, eta bere garaian 20.000-25.000 izango zituen. Baina ez zituen inork espresuki idatzi, baizik eta dantza talde baten webgune batetik (baimenarekin) oso-osorik ekarri zuten. Egitura bera gaizki planteatuta zuen (eta du...) baina atalez atal zuzentzen hasiz gero 20.000 karaktere ziren zuzendu beharrekoak gutxienez. Hori lan handia da. Entziklopedia baterako sarrera bat idaztea nire ustez ez da blog baterako sarrera bat idaztea modukoa. Informazio iturri guztiak edo gehienak kontrolatu behar dira, kontrastatu, materiala bildu, moldatu, redaktatu eta zuzendu.
Demagun nik gaur bertan Euskal Prospektika izeneko sarrera bat gehitzen dudala wikipedian. Horretarako topatu dut aspaldiko artikulu bat, liburu zarbbatetik kopiatutako kapituluekin egindakoa eta dagoen bezala kopiatu eta argitaratu dut. Zuk irakurri duzu eta goitik behera oker dagoela ikusi duzu. Hori zer da zuretzat? Putada bat. Gai horretan aditua zarenez eta artikulu hori desastre bat denez behartuta sentitzen zara editatzen eta txukuntzen. Eta hori egin gabe pasatzen uzten duzun egun bakoitzean gai horri buruzko ezagutze okerra hedatzen ari da. Eta askotan txarragoa da ezagutza okerra ezjakintasuna baino.
Artikulua oso gaizki badago, eta hori berregiteko denborarik ez baduzu, nire ustez egokiena ezkutatzea dela, txukundu eta argitaratzeko moduan egon arte.
oier.
Eneko Astigarraga escribió:
Wikipediarekin esperientzia gazi bat izan dut aurretik. Dantzaren inguruko artikulu kaskar bat ikusi nuen (gazteleraz), erretiratzeko eskatu nuen (mesede baino kalte gehiago egiten zuelako) eta ezetz esan zidaten, gaizki zegoela iruditzen bazitzaidan hobetzeko nik.
Aupa Oier eta besteok,
Gaia zertaz doan baldin badakizu behintzat, ez da artikulua ezabatzea eskatzea baino hobe norberak artikulua editatzea? Eta editatzea gaizki dagoena ezabatzea ere badela uste dut.
Ez dakit txarto edo ondo eginda, baina behintzat hori da nik egiten dudana gaztelerazko wikipedian. Euskarazkoan ez daude gauzak ezabatzen ibiltzeko moduan...
Baina beno, gaztelerazko wikipediarena beste kontu bat da, nahiko off-topic hemen. Baina batzutan ematen dit "toponimia kruzada" bat sortzeko gogoa :-)
Eneko
Wikieu-l mailing list Wikieu-l@lists.wikimedia.org http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
__________ Información de NOD32, revisión 2667 (20071119) __________
Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system http://www.nod32.com
Bai, hori esaten zidaten,
Horregatik, bada.
Demagun nik gaur bertan Euskal Prospektika izeneko sarrera bat gehitzen dudala wikipedian. Horretarako topatu dut aspaldiko artikulu bat, liburu zarbbatetik kopiatutako kapituluekin egindakoa eta dagoen bezala kopiatu eta argitaratu dut. Zuk irakurri duzu eta goitik behera oker dagoela ikusi duzu. Hori zer da zuretzat? Putada bat.
Historialera joan eta aurreko bertsiora bueltatu. (historia aukeran) Desegin eta listo. 2 segundu. Azalpenak ema ditzakezu, eztabaida sortu, nahi duzuna.
Gai horretan aditua zarenez eta artikulu hori desastre bat denez behartuta sentitzen zara editatzen eta txukuntzen. Eta hori egin gabe pasatzen uzten duzun egun bakoitzean gai horri buruzko ezagutze okerra hedatzen ari da.
Interesatzen zaizun artikulua jarraitu dezakezu. RSS-ak daude toki guztietan. Harpidetu eta ez da pasako denbora asko zu enteratu gabe bandaloak zure bihotzeko artikulua kakaztera etorri direla. Ez bazaizu gustatzen ikusten duzuna, historialera jo. Errepikatzen bada eskatu bandaloen blokeoa, etabar.
Eneko
Enekok:
Historialera joan eta aurreko bertsiora bueltatu. (historia aukeran) Desegin eta listo. 2 segundu. Azalpenak ema ditzakezu, eztabaida sortu, nahi duzuna.
Hasierako artikulua copy-paste bat zen, oso-osorik beste webgune batetik ekarritakoa. Aurreko bertsiora bueltatzea artikulua ezabatzea zen. Eta horixe ze nik eskatu nuena. Ez zaidana lojikoa iruditzen hori (zuzenean ezabatzea) nik egitea da, iritsi berria, edizio bakar batekin ere ez, eta tresnak eta lan egiteko moduak ezagutu gabe.
Errepikatzen bada eskatu bandaloen blokeoa, etabar.
Ez da bandalo kontua, asmo onez baina ezjakintasunetik egindako lana baizik. Nik nire esperientzia gazia aipatu dut nire aurkezpenean, horrelakoak txukuntzeko astia dudanerako, wikipediaren funtzionamendua ezagutzeko asmoz eman baitut izena zerrenda honetan. Esperientzia horrek bi jokabide mota egon daitezkeela pentsarazi didala aipatu dut, artikuluak erabat zuzen eta txukun egon bitartean ezkutuan mantentzea nahiago dutenak batetik, eta bestetik lehentasuna zer edo zer argitaratzea dela ulertzen dutenak, ondoren zuzentzeko aukera izango delakoan. Arkaitzek argitu dit zuzentasuna lehentasuna dela, eta zuzendu gabe jarraitzen duten artikuluak erretiratu egiten direla.
oier.
At 18:55 2007/11/20, you wrote:
Enekok:
Gaia zertaz doan baldin badakizu behintzat, ez da artikulua ezabatzea eskatzea baino hobe norberak artikulua editatzea?
Bai, hori esaten zidaten, baina kontuak batzuetan ez dira hain errazak. (...)
Artikulua oso gaizki badago, eta hori berregiteko denborarik ez baduzu, nire ustez egokiena ezkutatzea dela, txukundu eta argitaratzeko moduan egon arte.
oier.
Nire iritzia: Dantzaren kontu horretan eta...
Zuk Oier bereziki ezagutzen kontua da. Hurbilegi zaude, akaso. Handik sartu beharrean Wikipedia editatzera, editatu modu xumeagoan, puska txikiak gehituz edo zuzenduz Halterofilian, Amurrion edo Telepatian... entrenamendu moduan, segurtasun apur bat irabazteko gero Dantzari ekiteko.
Luistxo