Oier Araolaza(e)k dio:
Wikipediarekin esperientzia gazi bat izan dut
aurretik. Dantzaren
inguruko artikulu kaskar bat ikusi nuen (gazteleraz), erretiratzeko
eskatu nuen (mesede baino kalte gehiago egiten zuelako) eta ezetz esan
zidaten, gaizki zegoela iruditzen bazitzaidan hobetzeko nik. Baina,
garai hartan ez denbora eta hori egiteko modurik ez nekienez, nahiko
etsituta geratu nintzen. Nire ustez -eta entziklopedia batean zer esanik
ez- datu oker bat ematea baino hobeto da ezer ez esatea. Badago beste
ikuspuntu bat ordea, gaizki ala ongi, garrantzitsuena zerbait esatea
dela, eta oker badago gero egongo dela zuzentzeko aukera. Iruditu
zitzaidan wikipedian bigarren ikuspegi horrek funtzionatzen duela, eta
ez nintzen oso konforme geratu horrekin
Ez dut eztabaida horren berri, edo ez dut gogoratzen behintzat, baina
nire iritzia emango dizut horren inguruan, eta Wikipedian orokorrean
nagusitu izan dena.
Wikipedian ez dugu sekula gaizki dagoen zerbait onartuko, eta edozein
kasutan ere gaizki baldin badago, zuzentzeko beharra duen
txantiloiarekin markatuko da. Helburu hori dute Wikitu [1] eta Zuzendu
[2] txantiloiek. Baina horrek ez du esan nahi gaizki dagoena hor
mantenduko denik; horrek formatu aldetik edo euskara aldetik hobetzea
behar duen artikulua markatzen du. Informazioa gaizki badago, edo
azaltzen denak zentzurik ez badauka, argi dago berehala zuzentzen ez
bada ezabatu beharra dagoela.
Bestalde, badago zerbait izatea ezer ez izatea baino hobea den filosofia
hori, baina beste bide batetik. Duela urte batzuk munduko
herrialdeentzako eta Euskal Herriko udalerrientzako artikulurik ez
zegoenean 'Arrasate Gipuzkoako udalerria da eta X biztanle ditu' motako
artikuluak sortu ziren, hobe zelako zerbait izatea, eta gainera beste
norbaitek hobetzera animatzen zuelako. Era berean, eduki xumea duten
artikulu batzuk sortzeari ondo deritzogu, beti ere informazioa gehituko
dela espero dugunean. Aurretik zerbait egoteak, gutxi bada ere, hobetu
eta hedatzera animatzen du jendea orokorrean.
Informazio gehiagorako ikus [3].
Arkaitz
[1]
http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Wikitu
[2]
http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Zuzendu
[3]
http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Zirriborro