Enekok:
Gaia zertaz doan baldin badakizu behintzat, ez da
artikulua ezabatzea
eskatzea baino hobe norberak artikulua editatzea?
Bai, hori esaten zidaten, baina kontuak batzuetan ez dira hain errazak. Artikulu horrek
gaur egun 34.000 karaktere ditu, eta bere garaian 20.000-25.000 izango zituen. Baina ez
zituen inork espresuki idatzi, baizik eta dantza talde baten webgune batetik
(baimenarekin) oso-osorik ekarri zuten. Egitura bera gaizki planteatuta zuen (eta du...)
baina atalez atal zuzentzen hasiz gero 20.000 karaktere ziren zuzendu beharrekoak
gutxienez. Hori lan handia da. Entziklopedia baterako sarrera bat idaztea nire ustez ez da
blog baterako sarrera bat idaztea modukoa. Informazio iturri guztiak edo gehienak
kontrolatu behar dira, kontrastatu, materiala bildu, moldatu, redaktatu eta zuzendu.
Demagun nik gaur bertan Euskal Prospektika izeneko sarrera bat gehitzen dudala wikipedian.
Horretarako topatu dut aspaldiko artikulu bat, liburu zarbbatetik kopiatutako kapituluekin
egindakoa eta dagoen bezala kopiatu eta argitaratu dut. Zuk irakurri duzu eta goitik
behera oker dagoela ikusi duzu. Hori zer da zuretzat? Putada bat. Gai horretan aditua
zarenez eta artikulu hori desastre bat denez behartuta sentitzen zara editatzen eta
txukuntzen. Eta hori egin gabe pasatzen uzten duzun egun bakoitzean gai horri buruzko
ezagutze okerra hedatzen ari da. Eta askotan txarragoa da ezagutza okerra ezjakintasuna
baino.
Artikulua oso gaizki badago, eta hori berregiteko denborarik ez baduzu, nire ustez
egokiena ezkutatzea dela, txukundu eta argitaratzeko moduan egon arte.
oier.
Eneko Astigarraga escribió:
Wikipediarekin
esperientzia gazi bat izan dut aurretik. Dantzaren
inguruko artikulu kaskar bat ikusi nuen (gazteleraz), erretiratzeko
eskatu nuen (mesede baino kalte gehiago egiten zuelako) eta ezetz esan
zidaten, gaizki zegoela iruditzen bazitzaidan hobetzeko nik.
Aupa Oier eta besteok,
Gaia zertaz doan baldin badakizu behintzat, ez da artikulua ezabatzea
eskatzea baino hobe norberak artikulua editatzea? Eta editatzea
gaizki dagoena ezabatzea ere badela uste dut.
Ez dakit txarto edo ondo eginda, baina behintzat hori da nik egiten
dudana gaztelerazko wikipedian. Euskarazkoan ez daude gauzak ezabatzen
ibiltzeko moduan...
Baina beno, gaztelerazko wikipediarena beste kontu bat da, nahiko
off-topic hemen. Baina batzutan ematen dit "toponimia kruzada" bat
sortzeko gogoa :-)
Eneko
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
__________ Información de NOD32, revisión 2667 (20071119) __________
Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
http://www.nod32.com