Kimikaren inguruko hainbat artikulu sortzen aritu naiz azken aldian, eta
sarean nabigatzen ikusi dut Hiru.com atarian informazio hori jadanik
existitzen dela euskaraz.
Hiru.com-en lege oharrean hau dio:
"Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailaren
jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta
galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak
erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz
diren erantzukizunetara."
Beraz, ezin da informazio hori Wikipedian erabili beren baimenik gabe.
Hala ere, agian baimen hori eskatu egin ahal zaiela bururatu zait. Beno,
testuen lizentzia aldatu eta CC erabil zezaten eskatu beharko litzaieke,
ze bestela ezin dira Wikipedian erabili, ezta?
Zer iruditzen zaizue?
Kaixo Zerrendakideok!
Atzo Euskal Musika Wikiproiektuan izena eman nuen. Nire asmoa, hasiera
batean, Arrasateko taldeen informazioa osatzea da. Dagoeneko badaude
badago Arrasateko hainbat taldere informazioa eta Arrasateko taldeak
kategoria bat sortuko dut denak biltzeko.
Bestalde lizentzia kontuekin nator. Badakit bozketa bat egon zela
Euskarazko Wikipedian Fair Use erabiltzeko edo ez erabakitzeko. Baina
zentzurik badu talde baten diskoaren sarrera bat egotea eta diskoko
azala ez egotea?
Agur,
imamon
Luistxo Fernandez-(e)k idatzi zuen:
>
> Ondo dator eztabaida honetara Txopik Zabaldu-com-en nabarmendu duen
> albistea
> http://creativecommons.org/weblog/entry/8051
Iep! Zerrenda honetan albiste hau aipatu nahi nuen (Wikipediarekin duen
erlazioagatik), baina azkenean ahaztu egin zitzaidan! Eskerrik asko
Luistxo mezu honengatik :-P
>
> Approved for Free Cultural Works zigilua, zeina Creative Commons-eko
> lizentzia jakin batzuk markatzeko baliagarria izango den (eta agian beste
> ingurune batzuetan definitutako lizentzitan ere ikusiko dugun, ideiak
> hedapena badu).
>
> Urrats honen puntu nagusiak dira, nire ustez:
>
> - benetan software librearen printzipioak edukien munduan aplikatzen
> direnean sortzen diren lizentzia zehatzei dagokie Approved hori.
>
> - oharrean bertan nabarmentzen denez, Creative Commons-eko lizentzua
> batzuk Wikipediarekin bateragarri egiteko neurrien artean ulertu behar da
> zigiluarena.
>
> - Diskisizio semantikoetan argitasuna dakar: "Creative Commons licenses
> containing the NonCommercial or NoDerivatives terms do not qualify." Honek
> edo hark esango du berak copyleft egiten duela, kultura irekia dela hori,
> NonCommercial klausula duen arren... pues bale, baina "lan kultural libre"
> terminoa, bederen, Creative Commons-en esparruan, ez da zuzen aplikatua
> izango.
Bai, ados nago. Software librearen kasuan, hitza bera sortu zen momentutik
zehatz-mehatz definituta egon da, baina ez da gauza bera gertatu bestelako
eduki libreekin. Horregatik, honelako eztabaidak sarritan gertatzen ziren:
http://www.eremulauak.com/foroa/viewtopic.php?id=5
Baina orain, copyleftaren erreferente guztiak (FSF, FreedonDefined,
Creative Commons) ados jarri direla argi ikus daiteke eta kultur lan bat
libretzat hartzeko irizpide erabilienak zeintzuk diren argi dago. Horrek
ez du esan nahi, Luistxok aipatutako testuan esaten duen bezala, jende
guztia adostasun batera heldu denik, baina irizpide onartuenak zeintzuk
duren behintzat inork ezin du ukatu. Beste aurrerapausu bat dugu hau
beraz.
Txopi.
Ondo dator eztabaida honetara Txopik Zabaldu-com-en nabarmendu duen albistea
http://creativecommons.org/weblog/entry/8051
Approved for Free Cultural Works zigilua, zeina Creative Commons-eko lizentzia jakin batzuk markatzeko baliagarria izango den (eta agian beste ingurune batzuetan definitutako lizentzitan ere ikusiko dugun, ideiak hedapena badu).
Urrats honen puntu nagusiak dira, nire ustez:
- benetan software librearen printzipioak edukien munduan aplikatzen direnean sortzen diren lizentzia zehatzei dagokie Approved hori.
- oharrean bertan nabarmentzen denez, Creative Commons-eko lizentzua batzuk Wikipediarekin bateragarri egiteko neurrien artean ulertu behar da zigiluarena.
- Diskisizio semantikoetan argitasuna dakar: "Creative Commons licenses containing the NonCommercial or NoDerivatives terms do not qualify." Honek edo hark esango du berak copyleft egiten duela, kultura irekia dela hori, NonCommercial klausula duen arren... pues bale, baina "lan kultural libre" terminoa, bederen, Creative Commons-en esparruan, ez da zuzen aplikatua izango.
Luistxo
Oso ona irudiarena, Luistxo.
Sustatuko albiste honen komentarioetan ere eman zen eztabaida duela
pare bat urte:
http://sustatu.com/1148304033/
Eneko
2008/2/22, Luistxo Fernandez <luistxo(a)eibar.org>:
> At 08:48 2008/02/22, you wrote:
>
> >Eskerrikasko Mikel, baina laburdurekin ez naiz ondo aklaratzen. Niri flickr-ek aukera hauek ematen dizkit. Zein hautatu beharko nuke hortik?
> >
> >Attribution-NonCommercial-ShareAlike Creative Commons
> >Attribution-NonCommercial Creative Commons
> >Attribution-NonCommercial-NoDerivs Creative Commons
> >Attribution Creative Commons
> >Attribution-ShareAlike Creative Commons
> >Attribution-NoDerivs Creative Commons
> >
> >Eskerrikasko,
> >oier.
>
>
> Irudiei dagokionez, eskema honek argitzen du ze irudi den baliagarri Wikipediarako, segun eta ze lizentzia:
> http://www.flickr.com/photos/luistxo/2049724703/
>
> Testu edo beste material batzuekin (datu geografikoak, adibidez), ez nago hain seguru.
>
> MusikHerriaren aukeraz, behin utzi nuen komentario bat Zabaldun:
> http://www.zabaldu.com/424/creative_commons_lizentziak_ofizialki_euskaraz/
>
>
> Luistxo
>
>
> _______________________________________________
> Wikieu-l mailing list
> Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
> https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
>
--
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
At 08:48 2008/02/22, you wrote:
>Eskerrikasko Mikel, baina laburdurekin ez naiz ondo aklaratzen. Niri flickr-ek aukera hauek ematen dizkit. Zein hautatu beharko nuke hortik?
>
>Attribution-NonCommercial-ShareAlike Creative Commons
>Attribution-NonCommercial Creative Commons
>Attribution-NonCommercial-NoDerivs Creative Commons
>Attribution Creative Commons
>Attribution-ShareAlike Creative Commons
>Attribution-NoDerivs Creative Commons
>
>Eskerrikasko,
>oier.
Irudiei dagokionez, eskema honek argitzen du ze irudi den baliagarri Wikipediarako, segun eta ze lizentzia:
http://www.flickr.com/photos/luistxo/2049724703/
Testu edo beste material batzuekin (datu geografikoak, adibidez), ez nago hain seguru.
MusikHerriaren aukeraz, behin utzi nuen komentario bat Zabaldun:
http://www.zabaldu.com/424/creative_commons_lizentziak_ofizialki_euskaraz/
Luistxo
Epa, Eren naiz, hori da behintzat nire erabiltzaile izena eta hor doakizue, argi eta efektu espezialik gabe oraingoz nire aurkezpena.
Kaxiano bezela euskal herritik kanpora nabil ingeniaritza aeronautikoa ikasten eta duela urtebete pasatxo hasi nintzen zenbait artikulu itzuli-egiten. Historia eta teknikari buruzko artikulu zenbait egin dut eta eta horrelako artikuluen ingurukoak idatzi nahi badituzue, emen nauzue nahi duzuenerako!
Agur bero bat!
_________________________________________________________________
MSN Video.
http://video.msn.com/?mkt=es-es
> Gaur edo atzo instalatu berri zaidan Euskalbar eguneraketarekin... iruditu zait berritasuna dela bilaketa aukera nagusien artean Wikipedia agertzen dela. Akaso oker nago, eta aurretik dator eguneraketa, baina berandu konturatu banaiz ere, ongi etorri!
>
> www.euskalbar.eu
Berandu habil, Luis: 2007ko azaroan, uste dut Euskalbar 3.0n, bazela
Wikipediaren kontsulta. Orain 3.1en gara.
--
Gotzon Egia
gotzonegia(a)gmail.com
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
Gaur edo atzo instalatu berri zaidan Euskalbar eguneraketarekin... iruditu zait berritasuna dela bilaketa aukera nagusien artean Wikipedia agertzen dela. Akaso oker nago, eta aurretik dator eguneraketa, baina berandu konturatu banaiz ere, ongi etorri!
www.euskalbar.eu
Luistxo
Kaixo lagunok,
Luistxok proposatu bezala hementxe doa nire aurkezpena.
Maddi naiz, antiguotarra, 47 urte, ezkondua, bi seme-alaba, ikasketaz Ingelesezko irakaslea naiz baina azken bolada honetan ebentualki Ospitaleko zentralitan egiten dut lan Antropologia ikasten dudan bitartean.
Wikipedia orain dela hiru bat urte ezagutu nuen, Kataluinako lagun batek bahá'í fedeari buruzko artikulurik ez zegoela esan zidan eta zer edo zer prestatzera animatu ninduen. Orain arte idatzi dudan gutxia horri buruz izan da, hori baita hoberen ezagutzen dudan gaia.
Bestalde ingelerazko wikipedia asko erabiltzen dut, bai haurrei ikastolako lanetan laguntzeko, bai unibertsitateko lanetarako. Lastima da zenbat ordu eman behar izaten ditugun itzulpen kaskarrak egiten, euskaraz behar bezainbeste informaziorik ez dagoelako. Horregatik aurten unibertsitaterako prestatzen ditudan lanak egokitu eta antropologia arloko artikuluak idaztea pentsatu dut, denbora gehiegirik ez dut baina...
http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Maddi
Agur bero bat denoi,
--
Maddi