Honezkero iritsiko zitzaizuen Josu Aztiriaren mezua (Eusko Jaurlaritzak,
aurten, hasieran eman asmo zituen 100.000 euroak eman beharrean, 18.000
euro besterik ez duela emango, eta abar).
Krisi garai honetan Jaurlaritzak diru kopuru hori murriztea logikoa
iruditzen zait (bereziki, beti esan izan dudanez uste dudalako Wikipedia
boluntarioen lanean oinarritu beharko litzatekeela, eta idealena ez dela
Wikipedian testuak sartu edo hobetzeko ordaintzea). Eta logikoa iruditzen
zait, era berean, Elhuyarkoek beren jendearekin egitea 18.000 eurorekin
egin daitekeen lan apurra.
Beraz, honelako zerbait idaztea pentsatu dut:
«Zuekin berriz lan egitea plazera litzateke, baina ulertzen dut horrelako
murrizketa izanda oraingoan ohiko wikilariok kanpoan geratzea.»
Dena dela, uste izan dut hobe zela lehenengo gure artean hitz egitea.
Elhuyarkoen jokabide horri inork kritikatzeko zerbait ikusten badio (nik
oraingoz halakorik ez diot ikusten), eta gainerakook horretan bat baldin
bagatoz, erantzun bateratu batek indar handiagoa izango du betiere.
Ondo izan,
Xabier