Luistxo Fernandez(e)k dio:
> Badago txantiloiak egiteko tutorial argirik?
>
> Egin daitezke probazko txantiloiak nork bere orri pertsonalean probatzeko?
> (lehenago ere hanka sartu izan dut: Kategoriek nola funtzionatzen zuten esploratzeko, Luistxokeriak izeneko bat sortu nuen! eta arreta deitu zidan batek...)
Mota guztietako txantiloiak daude, oso sinple izatetik, nahi beste
konplikatu arte. Txantiloi estatikoak [1] zein txantiloi dinamikoak [2],
aldagaien araberakoak. Ingelesezko Wikipedian badago txantiloiak egiteko
gida, txantiloietan kalkuluak erabiltzeko gida, eta baita erabil
daitezkeen aldagai aurredefinituen gida ere. Horiekin guztiekin, eta
eginda dauden txantiloien kodea aztertuz, poliki-poliki ikas daiteke.
Euskarazko Wikipediari dagokionean (eta hau guztia dokumentatu beharko
litzateke agian) lau txantiloi mota ezberdinduko nituzke nagusiki (agian
bat edo beste ahaztuko zait):
* aurkibide txantiloiak [1] artikuluen amaieran joaten direnak dira,
nabigaziorako lagungarri direnak.
* infotaula txantiloiak [6] goi eskuinaldean kokatzen dira normalean,
eta artikuluaren gaineko informazio orokorra ematen dute.
* mantenu txantiloiak: zirriborro txantiloiak [7], wikitu txantiloia,
zuzendu txantiloia, eta abar.
* gainontzekoak: bandera txantiloiak [8], kalkulu txantiloiak [2], eta abar.
Arkaitz
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Arrasateko_auzo_aurkibidea
[2] http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Zenbaki_erromatar
[3] http://en.wikipedia.org/wiki/Help:Templates
[4] http://en.wikipedia.org/wiki/Help:Calculation
[5] http://en.wikipedia.org/wiki/Help:Variables
[6] http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Gipuzkoako_udalerri_infotaula
[7] http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:Geografia_zirriborroa
[8] http://eu.wikipedia.org/wiki/Txantiloi:EH
Luistxo Fernandez(e)k dio:
>>> Eraikuntzarenak intrigatua nauka (edifici fora d'espanya)... Moneoren Kursaal Jauregiari atera badiot, igo dezaket. Baina Parisen Ieoh Ming Pei-ren Louvreko Piramideari atera badiot ez? Hego eta Ipar Euskal Herriko edifizioekin desberdin jokatu behar dugula esan nahi ote du honek... Espainiako legeren baten ondorioa ote?
>>>
> Honen inguruko argibiderik bagenu, nik eskertuko nuke. Gainerakoan katalanen testua bastante argi geratzen zait.
>
Katalanezko Wikipediako kide batek argitu berri dit kontu hau:
Depèn de la legislació de cada país en la matèria del què se'n diu
«Freedom of panorama». A Espanya afortunadament sí que n'hi ha però a
altres llocs pot tenir restriccions. En el cas concret que em preguntes
la legislació francesa no és molt clara però diria que justament pot
haver-hi problemes legals si prens una fotografia nocturna de la Torre
Eiffel, perquè la companyia que l'iŀlumina en podria reclamar drets
d'autor (tot i que no està del tot clar que ho pogués guanyar). Un estat
que té sí que restringeix totalment aquesta llibertat és Bèlgica i per
això a commons no hi trobaràs fotografies de l'Atomium. A la pàgina
d'ajuda del commons: commons:Project:Freedom of panorama
<http://commons.wikimedia.org/wiki/Project:Freedom_of_panorama> [2] hi
trobaràs tota la informació.
Hemen itzulpena badaezpada ere:
"Freedom of panorama" delakoaren inguruan herrialde bakoitzak duen
legengintzaldiaren menpekoa da. Espainian, zorionez, badago horretarako
baimena, baina beste leku batzuetan murrizketak izan ditzake. Galdetu
didazun kasu konkretuan (Eiffel dorrearena), Frantziako legegintzaldia
ez da oso argia, baina Eiffel dorrearen argazki bat gauez eginez gero
lege-arazoak izan ditzakezu, argiztatzen duen enpresak egile eskubideak
izan baititzake (hala eta guztiz ere, ez dago guztiz argi beraiek
irabaziko luketenik). Askatasun hau guztiz murrizten duen herrialdeetako
bat Belgika da, eta horrexegatik ez duzu Atomiumaren [1] argazkirik
aurkituko Commonsen. Informazio gehiago aurkituko duzu Commonseko
laguntza orrialdean [2].
Bitxia da, baina kontuan izan beharrekoa...
Arkaitz
[1] http://commons.wikimedia.org/wiki/Atomium
[2] http://commons.wikimedia.org/wiki/Commons:Freedom_of_panorama
Gaur gogoz nenbilen, eta ia egun osoan aritu naiz Wikipedian. "Aldaketa
berriak" atalean sartu naiz hainbat aldiz, eta bandalismo-maila
ikaragarria dela konturatu naiz.
Zalantza pare bat dauzkat gai honen inguruan:
- Jakin al daiteke, IPa erabiliz, nondik datorren bandaloa?
- Nola ezabatzen da orri oso bat? Eta nork egin dezake?
- Nola blokeatzen da bandaloa, eta nork egin dezake?
Asier.
Jabetza intelektualaren legea (35. artikulua)
"2. Las obras situadas permanentemente en parques, calles, plazas u
otras vías públicas pueden ser reproducidas, distribuidas y comunicadas
libremente por medio de pinturas, dibujos, fotografías y procedimientos
audiovisuales."
Willy
El lun, 17-12-2007 a las 16:16 +0100, Luistxo Fernandez escribió:
> >
> >>
> >> Eraikuntzarenak intrigatua nauka (edifici fora d'espanya)... Moneoren Kursaal Jauregiari atera badiot, igo dezaket. Baina Parisen Ieoh Ming Pei-ren Louvreko Piramideari atera badiot ez? Hego eta Ipar Euskal Herriko edifizioekin desberdin jokatu behar dugula esan nahi ote du honek... Espainiako legeren baten ondorioa ote?
> >>
> >
> >Nik dakidala ez dago inongo arazorik horrekin, Eiffel dorrearen [1]
> >irudi asko dago adibidez Commonsen. ...
>
> Eiffel aspaldi hila dago, baina arkitekto modernoekin eta beren lanen jabeekin, badakizu nolakoak gertatzen diren:
> - Bilbon Guggenheim-en irudiak erabiltzeko zailtasunak
> - Calatravaren pleitoa Bilboko Udalarekin (ez argazkiengatik, baina egile eskubideak tartean)
> ...
>
> Honen inguruko argibiderik bagenu, nik eskertuko nuke. Gainerakoan katalanen testua bastante argi geratzen zait.
>
> Luistxo
>
>
> _______________________________________________
> Wikieu-l mailing list
> Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
> http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
Luistxo Fernandez(e)k dio:
> Hemen iragarritako bozketa hura amaitu da, emaitza argi batekin...
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Fair_Use
>
> Hortaz, orain "garbiketa" gertatuko da? euskal wikipediara igotako irudiak borratuko dira? Hemen agertzen zirenak esan nahi dut:
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Aparteko:Imagelist
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Aparteko:Log/upload
>
Bai, hori da, euskarazko Wikipedian ez genuke irudirik eduki beharko,
salbuespen bereziren bat izan ezik. Atzo hasi ginen garbiketarekin, eta
orain jada oso irudi gutxi gelditzen dira. Batzuk Commonsera pasatu
beharrekoak dira, baina beste batzuen kasuan igo dituenarekin hitz egin
eta lizentziaren baldintzak argitzea nahiko nuke, ez baitute
lizentziarik definituta, eta ezabatzea pena litzateke...
> Katalanezko orria egokitzeko unea ere izan daiteke...
> http://ca.wikipedia.org/wiki/Ajuda:Carregar_un_arxiu
>
> Hor dagoen puntu batek zalantza sortzen dit:
> - Heu fet una fotografia d'una obra d'art recent de la qual no en sou l'autor (pintura, escultura, edifici fora d'Espanya):
>
> Eraikuntzarenak intrigatua nauka (edifici fora d'espanya)... Moneoren Kursaal Jauregiari atera badiot, igo dezaket. Baina Parisen Ieoh Ming Pei-ren Louvreko Piramideari atera badiot ez? Hego eta Ipar Euskal Herriko edifizioekin desberdin jokatu behar dugula esan nahi ote du honek... Espainiako legeren baten ondorioa ote?
>
Nik dakidala ez dago inongo arazorik horrekin, Eiffel dorrearen [1]
irudi asko dago adibidez Commonsen. Museo baten dagoen argazkiari ezingo
diozu argazkirik atera, baina eraikin publiko bati bai, nik dakidala...
galdetuko diet katalanezko Wikipediakoei, ea zer esaten didaten horren
inguruan.
Arkaitz
[1] http://commons.wikimedia.org/wiki/Tour_Eiffel
Hemen iragarritako bozketa hura amaitu da, emaitza argi batekin...
http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Fair_Use
Hortaz, orain "garbiketa" gertatuko da? euskal wikipediara igotako irudiak borratuko dira? Hemen agertzen zirenak esan nahi dut:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Aparteko:Imagelisthttp://eu.wikipedia.org/wiki/Aparteko:Log/upload
Katalanezko orria egokitzeko unea ere izan daiteke...
http://ca.wikipedia.org/wiki/Ajuda:Carregar_un_arxiu
Hor dagoen puntu batek zalantza sortzen dit:
- Heu fet una fotografia d'una obra d'art recent de la qual no en sou l'autor (pintura, escultura, edifici fora d'Espanya):
Eraikuntzarenak intrigatua nauka (edifici fora d'espanya)... Moneoren Kursaal Jauregiari atera badiot, igo dezaket. Baina Parisen Ieoh Ming Pei-ren Louvreko Piramideari atera badiot ez? Hego eta Ipar Euskal Herriko edifizioekin desberdin jokatu behar dugula esan nahi ote du honek... Espainiako legeren baten ondorioa ote?
Luistxo
Erabil daitezke, momentuz. Bozketa erabakitakoan, irudi libre guztiak
Commons-era mugituak izango dira, libreak ez direnak edota Copyright estatus
ezezaguna dutenak (nahikotxo direnak) ezabatuak. Beraz, libreak direnak
berdin-berdin jarraituko dute erabilgarri.
Laguntza orria egitearena irudientzako, jartzea besterik ez da.
On Dec 11, 2007 8:36 AM, Luistxo Fernandez <luistxo(a)eibar.org> wrote:
> Arkaitz-Txiki:
>
> >(...) Wikimediaren beste proiektu guztientzako ere eskuragarri
> >uzten dira, eta horrexegatik erabaki genuen [1] euskarazko Wikipedian
> >irudi askerik ez igotzea, Commonsera baizik. (...)
> >
> >[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Fitxategiak_Commonsen
> >[2] http://ca.wikipedia.org/wiki/Ajuda:Carregar_un_arxiu
>
> Nire katalana ez da pribatuan jarduteko modukoa ere, baina ona dirudi gida
> horrek,.
> orain dugun hau http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Irudiak_nola_igobaino hobea iruditzen zait
>
> Hala ere, gauza bat, azken orri horietan agertzen diren lotura parean
> igotako irudiak...
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Aparteko:Imagelist
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Aparteko:Log/upload
> nondik igo dira? sistema hau desagertuko da? erabili daitezke horkoak?
>
> Luistxo
>
>
> _______________________________________________
> Wikieu-l mailing list
> Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
> http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
>
--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea
Luistxo Fernandez(e)k dio:
> Ez dakit ni modu estranbotikoan ari naizen hau egiten... edo argazkiak kargatzeko beste modurik ba ote dagoen.
Hala da, bai, Luistxo. Hasieran konplikatu xamarra iruditu daitekeen
arren, ez da hain zaila, Commonsek oso ondo baitauka dokumentatuta
prozesu guztia. Kontua da igotzen diren irudiak ondo dokumentatuta eta
lizentzia definituta egon behar direla, eta agian horrek luzatzen pixkat
prozesua, baina behin egin ondoren, erraz ikasten da :-) Commonsen
igotzen diren irudi guztiak, euskarazko Wikipediarentzako eskuragarri
egoteaz gain, Wikimediaren beste proiektu guztientzako ere eskuragarri
uzten dira, eta horrexegatik erabaki genuen [1] euskarazko Wikipedian
irudi askerik ez igotzea, Commonsera baizik. Oraingo bozketarekin Fair
Use irudiak ekiditea erabakiko bagenu (eta hala izango dela dirudi),
gurean fitxategiak igotzea ezgaitu eta zuzenean Commonsera zuzenduko
genituzke igoerak. Irudiak proiektu guztien eskura uzteaz gain,
administrazio aldetik lan potoloa kenduko litzateke.
Irudiak igotzea ezgaituz gero, beraz, Commonserako berbideraketa hori
egiteko katalanezko Wikipediaren eredua [2] jarraitzea da nire ideietako
bat (haiek Fair Use onartzen dute, eta guk hori aldatuko genuke,
gainerakoan antzera). Oso ondo daukate dokumentatuta katalanek,
Commonsen estilo beretsuan, zer iruditzen zaizue gurean ere antzeko
zerbait egiteko?
Arkaitz
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Fitxategiak_Commonsen
[2] http://ca.wikipedia.org/wiki/Ajuda:Carregar_un_arxiu
Disko gogorrean gordeta duzun irudi bat igo daiteke, eta bertan lizentzia
jarri. Honako [1] formularioa era egokian igota (jarri, irudia beste
nonondik hartua dagoela). Baina zuk erabilitako metodoa ere guztiz
baliagarria da.
[1] http://commons.wikimedia.org/wiki/Special:Upload
Lagungarria izan zaizulakoan...
On Dec 10, 2007 12:59 PM, Luistxo Fernandez <luistxo(a)eibar.org> wrote:
>
> >
> >Gauza bat aipatzeko besterik ez da, bozketa berri bat [1] abian dela.
> Bozketa hau oso garrantzitsua izango da Euskal Wikipediaren etorkizunerako,
> bertan erabakiko baita Copyrightdun irudiak igotzea baimendu edo ez, Fair
> Usearen klausularen pean. Hori dela eta, bozkatzera animatu nahi zaituztet,
> ahalik eta bozketa adierazgarriena izan dadin (hots, lau bozka bakarrik ez
> egoteko). Bozketa orrian bertan dago dokumentazioa Fair Use-ari buruzko
> informazioa lortzeko eta zuek era honetan iritzi bat sortu ahal izateko.
> >
> >Besterik gabe eta bozkatuko duzuelakoan,
> >
> >janfri
> >
> >[1] <http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Fair_Use>
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Fair_Use
>
>
> Eskerrik asko abisuagatik. Bozak nondik doazen, oraingoz, argi dago. Nik
> ere bat egiten dut aurka botatu dutenekin.
>
> Irudien kontuarekin, hala ere, zalantza bat.
>
> Irudiak Nola Igo orriarekin topo egin nuen editatzen hasi eta gutxira...
> eta ez nuen asmatu hortik nola abiatu.
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Irudiak_nola_igo
>
> Azkenean, "nire metodoa" asmatu nuen, gutxi gora-behera
>
> 1. Izena eman http://commons.wikimedia.org orrian (beste errejistro bat,
> alegia, ez du balio eu.wikipedia.org-ekoarekin)
> 2. Behin izena emanda, hemendik igo argazkiak:
> http://commons.wikimedia.org/wiki/Special:Upload?uselang=eu
> 3. Argazkia neurea bada, lizentzia libre bat eman hari
> 4. Argazkia Flickr-eko beste norbaiten kontutik hartu badut, CC-BY edo
> CC-BY-SA eran lizentziatua ziurtatu ondoren egin (grafiko honek erakusten du
> zein CC lizentzia diren onargarri eta zein ez:
> http://farm3.static.flickr.com/2223/2049724703_cfb1eea5b0.jpg )
> 5. Flickr-eko irudien kasuan (baita nik Flickr-en ditudanen kasuan)
> metadatuak ateratzeko tresna hau ere ondo etortzen zait,
> http://wikipedia.ramselehof.de/flinfo.php Lehiatilan Flickr-eko ID
> zenbakia sartzen da eta metadatuak irteten dira (adibidez,
> http://www.flickr.com/photos/luistxo/459698042/ argazkian 459698042 da ID
> zenbakia)
>
> Ez dakit ni modu estranbotikoan ari naizen hau egiten... edo argazkiak
> kargatzeko beste modurik ba ote dagoen.
>
> Luistxo
>
>
> _______________________________________________
> Wikieu-l mailing list
> Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
> http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
>
--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea