Aupa, ni ere hemen nago, Oier Araolaza naiz, dantzaria eta
dantzan.com-eko kudeatzailea.
Wikipediarekin esperientzia gazi bat izan dut aurretik. Dantzaren
inguruko artikulu kaskar bat ikusi nuen (gazteleraz), erretiratzeko
eskatu nuen (mesede baino kalte gehiago egiten zuelako) eta ezetz esan
zidaten, gaizki zegoela iruditzen bazitzaidan hobetzeko nik. Baina,
garai hartan ez denbora eta hori egiteko modurik ez nekienez, nahiko
etsituta geratu nintzen. Nire ustez -eta entziklopedia batean zer esanik
ez- datu oker bat ematea baino hobeto da ezer ez esatea. Badago beste
ikuspuntu bat ordea, gaizki ala ongi, garrantzitsuena zerbait esatea
dela, eta oker badago gero egongo dela zuzentzeko aukera. Iruditu
zitzaidan wikipedian bigarren ikuspegi horrek funtzionatzen duela, eta
ez nintzen oso konforme geratu horrekin.
Orain ikusi dut gaztelerazko sarrera txar hura beste hizkuntza
batzuetara (euskara eta frantsesa) itzultzen hasi direla, eta oraindik
ezin diot heldu asuntoari, baina unea iristen den bitartean wiki-kontu
honek nola funtzionatzen duen ikasteko joateko asmoarekin eman dut izena
posta zerrenda honetan.
Portzierto, saiatu naiz posta zerrendaren mezuen artxiboan aurreko
mezuak irakurtzen:
http://lists.wikimedia.org/pipermail/wikieu-l/
Baina ez dut lortu mezurik irakurtzea, mezuak nork, noiz eta zertaz
bidal dituen ikusten dut, baina bakoitzak idatzitako mamia ez dut
ikusterik lortzen.
oier.