Kaixo Wikilariok!
Txokoan aipatu zen eztabaidan esan bezala, Euskarazko Wikilarien
elkartearen inguruan solasteko aukera dugu datorren*abenduaren 6an
Durangoko Azokako **Kabi@ <http://kabia.durangokoazoka.eus/eu/>***eremuan.
Bilkuraren helburua gure arteko lehenengo harremana edukitzea eta
elkartearen gaia gure artean aurrez aurre komentatzea da, txokoan azaldu
ditugun ikuspuntuak sakontzeko eta aberasteko. Hortik aurrera ikusiko
genuke elkartearen gaiarekin aurrera segi ala bertan behera utzi.
Programa hau izango da:
* *10:00-11:30 --> Auzopedia eta Herripedia proiektuak*
Konfirmatu dute joango direla Iurretako, Usurbilgo, Soraluzeko eta
Amarako jendea. Liburuzainak izango dira batez ere eta horren helburua
"praktika onen" jarraibide batzuk jasotzea da etorkizunean tankera
horretako ekimenen bat antolatu nahi dituztenentzat.
Usurbilpedia, ez zen behar bezala abiatu eta Kilometroak-ekin oso lotuta
zegoen. Ikusi beharko litzateke hemendik aurrera eman nahi dioten
norabidea. Sorapedia, oraingoz proiektu bat baino ez da baina ba omen
dago Soraluzen jende multzo bat hori aurrera ateratzeko. Irratiaren
bitartez enteratu nintzen horretaz. Amaratik Larraitz Idarreta
liburuzaina joango da, eta Iurretatik, Ziortza, bertako liburuzaina.
Azken hauek oso lan ona egin dute herrian. Joan den astean joan nintzen
ikastaroak ematera eta udalbatza ere etorri zen (alkatea, oposizioko
bozeramailea, kultura zinegotzia....) ikastaroa jasotzera.
* *11:30-13:30 --> WEBI (Wikilari Euskaldunen Bilera Irekia)*
Bilera horretarako Iñaki LL-ek egindako Dafoa eta hortik gora egon diren
eztabaida gaiak hartu ditzakegu abiapuntu bezala. Txokoan oso ekarpen
interesgarrian egon dira eta horiek aurrez aurre ateratzeko aukera dugu
honetan.
Galdera edo arazoa hau da: /Euskal Wikilarien elkarte bat sortu, bai ala
ez?/
Aldeko eta kontrako argudioak bilatu beharko genituzke. Nik uste lehen
bilera hau analisi bilera bat izan behar duela, baina finean aurrera
segi edo gauden horretan geratuko ote garen erabaki behar duena.
Inportantea da, halere, kopuru esanguratsu bat biltzea.
Ondoren nahi duenak bazkaltzera geratu daiteke, eta bide batez, elkar
hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.
Animatu parte hartzera!