Kimikaren inguruko hainbat artikulu sortzen aritu naiz azken aldian, eta
sarean nabigatzen ikusi dut Hiru.com atarian informazio hori jadanik
existitzen dela euskaraz.
Hiru.com-en lege oharrean hau dio:
"Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailaren
jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta
galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak
erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz
diren erantzukizunetara."
Beraz, ezin da informazio hori Wikipedian erabili beren baimenik gabe.
Hala ere, agian baimen hori eskatu egin ahal zaiela bururatu zait. Beno,
testuen lizentzia aldatu eta CC erabil zezaten eskatu beharko litzaieke,
ze bestela ezin dira Wikipedian erabili, ezta?
Zer iruditzen zaizue?
Luistxo Fernandez-(e)k idatzi zuen:
>
>>
>>
>>2) Javier Otxoa txirrindularia eta Severo Ochoa zientzialaria:
>>http://eu.wikipedia.org/wiki/Javier_Otxoa
>>http://eu.wikipedia.org/wiki/Severo_Ochoa
>>
>>Otxoa abizen euskalduna da, hori argi dago:
>>http://www.euskomedia.org/aunamendi?idi=es&op=7&voz=OCHOA%2520(4)
>>http://www.euskaltzaindia.net/EODA/deiturak.asp?hizkuntza=eu&onoma=izenak&t…
>>
>>Berriaren irizpideak jarraituz "Severo Otxoa" izendatu beharko genuke
>>zientziarari famatu hau?
>
> Ez. Gogoratu:
>
> * Euskal Herritik kanpoko herritarren euskal abizenak haiek idatzi bezala
> idazten dira, euskal grafiara ekarri gabe
>
> Eta Javier Otxoa jarri beharko genuke? Berrian bai, haien arauei jarraiki.
> Wikipedian, Wikipediaren arabera, ba, ez dakit, etxera deitu eta
> galdetuta? haren DNI-a eskuratuta?
>
> Garcia Marquez berdin, ez da aplikatzen deituraren euskaratzearena...
Arrazoi duzu. Korrika irakurri eta ez nintzen konturatu gakoa ez zegoela
euskal abizena zen ala ez, baizik eta euskal herritarra zen ala ez. Orain
guztiz argi geratu zait.
Hala ere, toponimoak eta izen pertsonalak kasu berezitzat ikusten ditut
eta ez daukat argi zein aukera den hobeagoa. Beraien izena grafia
"tradizionalarekin" idazten duten euskaldun peto-petoak ezagutzen ditut
(Celaya/Zelaia), eta beraien izen pertsonala izanik, ez dakit zein
mailararte daukan inork hori aldatzeko eskubidea...
>
> Saratsua eta Arantzabal kontuen inguruen, beste gai bat dago hor.
Gaztelaniaz "Saez", "Sainz", "Sanz" eta abarrak dauden bezala, euskaraz
ere jatorri berdina duten abizen antzekoak daude:
Teillary/Teilleri/Teilleria/Teillerie/Teillery
Kasu hauetan nere, ez dakit zein mailararte daukan inork beraien abizenak
modu batetara idazten dutenei aldatzeko eskubidea. Ez dakit...
>
> Euskaldunon Egunkariaren Estilo Liburuaren garaian, ez zegoen
> Euskaltzaindiaren deituren datubase ofizial hori, eta hortaz, adierazten
> zen, grafia moldatzen zela, ahalik eta modu zuzenean, etimologizaziorik
> gabe, eta T horiek sartu gabe (ez ditut eskura liburu haiek, ea gero
> etxetik begiratzen dudan berriro).
>
> Orain, Berriaren Estilo Liburuan ez dago metodoaz aipamenik... Ez da
> aipatzen ez EODA ez aurretik zegoen grafia-aldaketa mugatuena.
>
> Luistxo
Nik pertsonalki eztabaida honetan ez daukat askoz gehiago esateko. Ea
besteok zer deritzozuen, irizpideak aldatu ala ez aldatu, artikulu batzuk
aldatu beharra daukatela dirudi eta.
Hala ere, esan beharra dut pertsona batek bere izena nola idazten duen eta
bere NANean nola idatzia dagoen gauza bera ez dela. Norbaitek bere izena
nola idazten duen ere ez du zertan irizpide finkoa izan behar eta
Wikipedian artikulua idazten duenak datu hori lortzea batzutan ere ez du
zertan lan erraza izan behar. Baina euskal herritartasunaren irizpideari
ere arazoak ikusten dizkiot. Agian euskal ingurunean daudenekin egin
beharko zen hori, Barakaldon (Bizkaia) bizi diren gehienentzako Kastron
(Kantabria) bizi direnentzako duen sentzu berdina izan bait dezake
irizpide horrek. Tuteran (Nafarroako hegoaldean) bizi direnentzako kontu
bera. Eta Landetan (Frantzian) edo Bartzelonan (Katalunian) bizi den batek
bere izena euskal grafiarekin idazten badu, wikipedian grafia arrotza
erabiliko dugu?
Ez dakit. Agian nire ezjakintasuna izango da baina salbuezpen gehiegi
ikusten ditut arau itxi batzuk ezartzeko. Agian ez du merezi gai honetan
adostasun batera heltzea eta gomendio orokor batzuk bakarrik ezarri behar
genituzke...
Txopi.
>
>
>2) Javier Otxoa txirrindularia eta Severo Ochoa zientzialaria:
>http://eu.wikipedia.org/wiki/Javier_Otxoa
>http://eu.wikipedia.org/wiki/Severo_Ochoa
>
>Otxoa abizen euskalduna da, hori argi dago:
>http://www.euskomedia.org/aunamendi?idi=es&op=7&voz=OCHOA%2520(4)
>http://www.euskaltzaindia.net/EODA/deiturak.asp?hizkuntza=eu&onoma=izenak&t…
>
>Berriaren irizpideak jarraituz "Severo Otxoa" izendatu beharko genuke
>zientziarari famatu hau?
Ez. Gogoratu:
* Euskal Herritik kanpoko herritarren euskal abizenak haiek idatzi bezala idazten dira, euskal grafiara ekarri gabe
Eta Javier Otxoa jarri beharko genuke? Berrian bai, haien arauei jarraiki. Wikipedian, Wikipediaren arabera, ba, ez dakit, etxera deitu eta galdetuta? haren DNI-a eskuratuta?
Garcia Marquez berdin, ez da aplikatzen deituraren euskaratzearena...
Saratsua eta Arantzabal kontuen inguruen, beste gai bat dago hor.
Euskaldunon Egunkariaren Estilo Liburuaren garaian, ez zegoen Euskaltzaindiaren deituren datubase ofizial hori, eta hortaz, adierazten zen, grafia moldatzen zela, ahalik eta modu zuzenean, etimologizaziorik gabe, eta T horiek sartu gabe (ez ditut eskura liburu haiek, ea gero etxetik begiratzen dudan berriro).
Orain, Berriaren Estilo Liburuan ez dago metodoaz aipamenik... Ez da aipatzen ez EODA ez aurretik zegoen grafia-aldaketa mugatuena.
Luistxo
Eskerrik asko, Luistxo!
Niri, behintzat, oso argigarri egin zaizkit Berriaren irizpideak. Kontuan
hartuko ditut.
Ondo segi,
Joxe
2008/3/12, Luistxo Fernandez <luistxo(a)eibar.org>:
>
> Berrian Rajoyri Raxoi esaten diotela eta... beste toki batzuetan idatzi
> ondoren, artikulu bat idatzi dut Sustaturako.
>
> >http://sustatu.com/1205314683
>
> Wikipedia aipatzen dut zeharka, eta horregatik zerrenda honetan ere
> aipatzen dut.
>
> Deiturak nola idatzi da kontua. Funtsean, Berrian hiru arau aplikatzen
> dira beren Estilo Liburutik
> * Euskal herritarren euskal abizenak euskal grafiaz idazten dira
> Berrian, norberaren ohtura gora-behera
> * Euskal Herritik kanpoko herritarren euskal abizenak haiek idatzi
> bezala idazten dira, euskal grafiara ekarri gabe
> * Alfabeto latinoan idatzitako izenak oro har bere horretan uzten
> dira.
> Aldiz, euskarazko <
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Euskal_izen-abizenen_idazke…>Wikipedian
> bakoitzaren idazteko era errespetatzeko bozkatu zen bere garaian.
>
> Ondorioa, <
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Politikak#Euskal_izen-abizenen_idazk…>abizenak
> berezko grafian idaztea izan zen. Baina ez da betetzen oso zintzo...
> Etchepare sarrerarik ez dugu, Etxepare bai.
>
> Nik uste dut Berriaren araua praktikoagoa eta zuzenagoa dela. Baina tira,
> komunitatearen bidea da Wikipediakoa eta horixe da bere aberastasuna. Hala
> ere, esan bezala, Wikipedia aipatu dudanez artikuluan, hemen ere azaltzea
> tokatzen zela pentsatu dut. Eskerrik asko.
>
> Luistxo
>
>
>
> _______________________________________________
> Wikieu-l mailing list
> Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
> https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
>
--
Joxe Aranzabal
At 14:49 2008/03/12, you wrote:
>Eskerrik asko, Luistxo!
>
>Niri, behintzat, oso argigarri egin zaizkit Berriaren irizpideak. Kontuan hartuko ditut.
>
>Ondo segi,
>
>Joxe
Ba pozten naiz.
Gauza bat gehitu beharko nuke: Berriak ez dituela bere irizpideak aplikatzen Rajoyren kasuan, ez baitago arau horietan Raxoi idaztera bultza dezakeen motiborik. Beraz, ez Berriak ez ditu aplikatzen bere arauak Raxoi idazten duenean, ezta Wikipediak ere bereak Etxepare sarrera daukagunean:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Bernart_Etxepare
Luistxo