Enekok:
Historialera joan eta aurreko bertsiora bueltatu.
(historia aukeran)
Desegin eta listo. 2 segundu. Azalpenak ema ditzakezu, eztabaida
sortu, nahi duzuna.
Hasierako artikulua copy-paste bat zen, oso-osorik beste webgune
batetik ekarritakoa. Aurreko bertsiora bueltatzea artikulua ezabatzea
zen. Eta horixe ze nik eskatu nuena. Ez zaidana lojikoa iruditzen hori
(zuzenean ezabatzea) nik egitea da, iritsi berria, edizio bakar
batekin ere ez, eta tresnak eta lan egiteko moduak ezagutu gabe.
Errepikatzen bada eskatu
bandaloen blokeoa, etabar.
Ez da bandalo kontua, asmo onez baina ezjakintasunetik egindako lana
baizik. Nik nire esperientzia gazia aipatu dut nire aurkezpenean,
horrelakoak txukuntzeko astia dudanerako, wikipediaren funtzionamendua
ezagutzeko asmoz eman baitut izena zerrenda honetan. Esperientzia
horrek bi jokabide mota egon daitezkeela pentsarazi didala aipatu dut,
artikuluak erabat zuzen eta txukun egon bitartean ezkutuan mantentzea
nahiago dutenak batetik, eta bestetik lehentasuna zer edo zer
argitaratzea dela ulertzen dutenak, ondoren zuzentzeko aukera izango
delakoan. Arkaitzek argitu dit zuzentasuna lehentasuna dela, eta
zuzendu gabe jarraitzen duten artikuluak erretiratu egiten direla.
oier.