Wikipediarekin esperientzia gazi bat izan dut
aurretik. Dantzaren
inguruko artikulu kaskar bat ikusi nuen (gazteleraz), erretiratzeko
eskatu nuen (mesede baino kalte gehiago egiten zuelako) eta ezetz esan
zidaten, gaizki zegoela iruditzen bazitzaidan hobetzeko nik.
Aupa Oier eta besteok,
Gaia zertaz doan baldin badakizu behintzat, ez da artikulua ezabatzea
eskatzea baino hobe norberak artikulua editatzea? Eta editatzea
gaizki dagoena ezabatzea ere badela uste dut.
Ez dakit txarto edo ondo eginda, baina behintzat hori da nik egiten
dudana gaztelerazko wikipedian. Euskarazkoan ez daude gauzak ezabatzen
ibiltzeko moduan...
Baina beno, gaztelerazko wikipediarena beste kontu bat da, nahiko
off-topic hemen. Baina batzutan ematen dit "toponimia kruzada" bat
sortzeko gogoa :-)
Eneko