Nik beste galdera bat daukat irudien lizentziaren inguruan.
Guk badauzkagu geronek egindako Gasteizko ortoargazkiak. Interneten ere eskaintzen ditugu, eta printzipioz ez daukagu inolako eragozpenik jartzen irudiak nahierara erabiltzeko.
Bestalde, orain badago Wikipedian nik lanean sortutako mapa bat, nik igo ez dudana. Hau:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Irudi:Eraztun_berdea.png
Hor ere ez dugu inolako trabarik jarriko (nik behintzat) irudia erabiltzeko.
Hala ere, irudi horren azpian bere lizentzia GPL motakoa dela dio, baina guk ez diogu lizentziarik esleitu irudi horri.
Nire galdera da: posible al da hori egitea, hau da, GPL lizentziak onartzen al du hori egitea?
Esan nahi dut, irudi hori Wikipedian sartzeko, aski da irudiaren egileak (Gasteizko Udala kasu honetan) baimena ematea, ala horrez gain, jatorrizko irudiari GPL lizentzia esleitu behar diogu?
Asier.
Luistxo Fernandez(e)k dio:
At 23:20 2007/11/27, you wrote:
Jar al daitezke Google Earth-etik harturiko irudi moldatuak wikipedian?
Mikel Iturbe Urretxa
Ez dut uste. Googleren eskubideez aparte, iruditeriaren eskubideak daude. Sustatun ateratako pantaila zati hau ere, http://www.sustatu.com/1195646062 , zorrotz jokatuta, ezin ateratzeko modukoa izango da, seguruenik...
Google Earth bera ilustratzeko bada... http://en.wikipedia.org/wiki/Google_Earth
Ikusi zelako justifikazio elaboratua, pantallazo sinple bat ateratzeko: http://en.wikipedia.org/wiki/Image:Snapshot_of_Google_Earth_Showing_Googlepl...
Luistxo
Wikieu-l mailing list Wikieu-l@lists.wikimedia.org http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
Asier Sarasua(e)k dio:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Irudi:Eraztun_berdea.png
Hor ere ez dugu inolako trabarik jarriko (nik behintzat) irudia erabiltzeko.
Hala ere, irudi horren azpian bere lizentzia GPL motakoa dela dio, baina guk ez diogu lizentziarik esleitu irudi horri.
Nire galdera da: posible al da hori egitea, hau da, GPL lizentziak onartzen al du hori egitea?
Ni ez naiz lizentzietan aditua, baina nire ustez irudi hori Wikipedian GPL lizentziapean jarri ahal izateko jatorrizkoa lizentzia berean, edo gutxienez, bateragarria den lizentzia baten pean egon beharko litzateke (CC-by-sa?). Beraz, ez dakit zuenak zein lizentzia duen, copyright, CC-nc edo antzekoren bat balu egile eskubideak bortxatuko lituzke. Non dago irudi hori? Uneotan baduzue lizentziarik definituta?
Bestalde, duela hilabete batzuk egin genuen bozketa batean irudi askeak Wikipedian ez igotzea erabaki genuen, eta guzti hauek Commons [2] proiektuan jartzea. Commons Wikimediaren beste proiektu bat da, irudi askeak biltzen dituena, eta bertako irudiak Wikipediaren edozein hizkuntzatan erabil daitezke. Zuk aipatutako irudiaren azpian ikus daiteke Commonsen dagoenaren aipamena.
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Fitxategiak_Commonsen [2] http://commons.wikimedia.org
Arkaitz Zubiaga(e)k dio:
Non dago irudi hori? Uneotan baduzue lizentziarik definituta?
Egia esan, ez gara inoiz kezkatu lizentzien kontuaz eta momentuz ez dauka inolako lizentziarik, horregatik galdetzen nuen.
Udalean galdetuko dut, ea zer esaten didaten.
Asier.
At 16:07 2007/11/28, you wrote:
Nik beste galdera bat daukat irudien lizentziaren inguruan.
Commons-era argazkiak igotzeko orduan, ze Creative Commons lizentzia diren onargarri argi uzten dute
http://commons.wikimedia.org/w/index.php?title=Special:Upload&uselang=fr... (hor sartzeko, http://commons.wikimedia.org -en kontua behar duzu, baina irudi gisa aterata dut eskema hona: http://www.flickr.com/photos/luistxo/2049724703/ )
Irudi hau interesgarria da... Mapa ere bada. Kartografia dago atzean. Eskubide eta lizentzien alorrean, beste ozeano bat geografiarena... Duela gutxi, alor horretan ditudan zalantza batzuei buruz idatzi nuen nire blog gaztelaniazkoan http://www.mapamovil.net/wikipedia-y-la-informacion-geografica-libre eta hortxe nabil, zalantzekin, oraindik ere
Luistxo
Irakurri gabe dauzkadan e-mailak errepasatzen nenbilen eta mezu hauek aurkitu ditut. Berandu bada ere, nire erantzuna emango dut:
Asier Sarasua(e)k dio:
Nik beste galdera bat daukat irudien lizentziaren inguruan.
Guk badauzkagu geronek egindako Gasteizko ortoargazkiak. Interneten ere eskaintzen ditugu, eta printzipioz ez daukagu inolako eragozpenik jartzen irudiak nahierara erabiltzeko.
Bestalde, orain badago Wikipedian nik lanean sortutako mapa bat, nik igo ez dudana. Hau:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Irudi:Eraztun_berdea.png
Hor ere ez dugu inolako trabarik jarriko (nik behintzat) irudia erabiltzeko.
Hala ere, irudi horren azpian bere lizentzia GPL motakoa dela dio, baina guk ez diogu lizentziarik esleitu irudi horri.
Nire galdera da: posible al da hori egitea, hau da, GPL lizentziak onartzen al du hori egitea?
Esan nahi dut, irudi hori Wikipedian sartzeko, aski da irudiaren egileak (Gasteizko Udala kasu honetan) baimena ematea, ala horrez gain, jatorrizko irudiari GPL lizentzia esleitu behar diogu?
Lehenik eta behin esan beharra dago badagoela jendea Informazio Geografikoko Sistemetako (GIS) datuak, jabedunak izan ez daitezkela defendatzen dutenak. Ni ez naiz horretan sartuko eta irudi arrunt batekin gertatzen dena azalduko dizut (nik dakidanaren mugarekin noski).
Irudian edo irudi hori eskuragai dagoen webgunean inolako lizentziarik jarri ez baduzue ere, egungo legediaren arabera, irudi horrek copyright-a duela suposatzen da, eta beraz ezin daiteke egilearen baimenik gabe ez kopiatu, ez aldatu, ez ezer.
Kontua da, irudiaren egileak (irudiaren eskubideen jatorrizko jabea denez), edozein momentutan irudi horren lizentzia aldatu dezakeela edo irudi bera lizentzia bat baino gehiagorekin argitaratu dezakeela. Kasu honetan, zuek ez duzue Wikipediako irudia argitaratu baina lizentzia horrekin ados bazaudete, dagoen bezala utz dezakezue, eta irudi hori bi lizentziarekin argitaratu izan bazenute bezala egin. Horrek ez du inolako arazorik eta kasu batzuetan ematen da.
Azkenik, eta dena konponduta dagoela dirudienean, aipatutako irudi horrek GPL lizentzia izatearekin arazo bat ikusten dudala ohartarazi nahi dut. GPL, LGPL eta antzeko lizentziak softwarearentzako bakarrik dira eta ez testuentzako, ez irudientzako. Wikipedia Commons-en lizentzia mota askotako irudiak daude[1] baina irudi bat igotzeakoan ematen dituen aukeretan ikus daitekeenez, GPL eta antzekoak ez dira agertu ere egiten.
Beraz, GFDL, Creative Commons BY edo horrelako lizentzia bat erabili beharko litzatekeela uste dut. Nire gomendio pertsonala jakin nahi baldin baduzu, irudia jabetza publikoan jartzea da (adibidea: [2]). Jabetza publikoa ez da lizentzia bat baina gizakiak gizaki garenetik existitzen da (agian aurretik ;-) eta munduko legedia guztiek arautzen duten zerbait da. Jabetza publikoan dauden gauzak, edozein xederekin erabili daitezke, egilea aipatu ere ez da egin behar, copyleft edo copyright lanetan mugarik gabe erabili daitezke(*), etab.
(*) Beno, egia esan, nik dakidala, jabetza publikoak muga bakarra jartzen du: edukiaren jabea zu izango bazina bezala ez egitearena, hori egitekotan denona den eskubideren bat mugatu bait zenezake.
Nire ustez jabetza publikoa aukera guztietatik libreena da eta etorkizunean, (copyrightdun edukiak eta copyrightean oinarrituta dauden copyleftdun edukiak) DENAK jabetza publikoan sartuko dira, eskubide murrizketa guztiak iraungitzen direnean, gizakiok sortutako jakintza guztiarekin batuz.
Baina noski, kasu bakoitzaren arabera estrategikoki beste aukera batzuren alde egitea hobeago izan daiteke. Instituzio publiko batek sortutako irudi kartografiko baten kasuan, nire ustez zenbat eta libreagoa hobeto.
Lagundu izana espero dut.
Txopi.
[1] http://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Free_licenses [2] http://commons.wikimedia.org/wiki/Image:Lekeitioko_armarria.png
Txopi(e)k dio:
Lehenik eta behin esan beharra dago badagoela jendea Informazio Geografikoko Sistemetako (GIS) datuak, jabedunak izan ez daitezkela defendatzen dutenak.
Nire iritzia: letrei ezin zaie copyright-a jarri, baina liburuei bai. Era berean, koordenatu geografikoei ezin zaie copyright-a jarri, baina informazio geografikoari bai.
Hori bai, informazio geografikoa administrazio publiko batek sortu badu, zuzenean jabego publikora igarotzearen aldekoa naiz erabat.
Kontua da, irudiaren egileak (irudiaren eskubideen jatorrizko jabea denez), edozein momentutan irudi horren lizentzia aldatu dezakeela edo irudi bera lizentzia bat baino gehiagorekin argitaratu dezakeela. Kasu honetan, zuek ez duzue Wikipediako irudia argitaratu baina lizentzia horrekin ados bazaudete, dagoen bezala utz dezakezue, eta irudi hori bi lizentziarekin argitaratu izan bazenute bezala egin. Horrek ez du inolako arazorik eta kasu batzuetan ematen da.
Azkenik, eta dena konponduta dagoela dirudienean, aipatutako irudi horrek GPL lizentzia izatearekin arazo bat ikusten dudala ohartarazi nahi dut. GPL, LGPL eta antzeko lizentziak softwarearentzako bakarrik dira eta ez testuentzako, ez irudientzako. Wikipedia Commons-en lizentzia mota askotako irudiak daude[1] baina irudi bat igotzeakoan ematen dituen aukeretan ikus daitekeenez, GPL eta antzekoak ez dira agertu ere egiten.
Ados. Nagusiekin hitz egin eta arazorik ez dagoela esan didate, axola ez badizuete lizentzia aldatuko diot irudi horri.
Asier.