Nik beste galdera bat daukat irudien lizentziaren inguruan.
Guk badauzkagu geronek egindako Gasteizko ortoargazkiak. Interneten ere
eskaintzen ditugu, eta printzipioz ez daukagu inolako eragozpenik
jartzen irudiak nahierara erabiltzeko.
Bestalde, orain badago Wikipedian nik lanean sortutako mapa bat, nik igo
ez dudana. Hau:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Irudi:Eraztun_berdea.png
Hor ere ez dugu inolako trabarik jarriko (nik behintzat) irudia erabiltzeko.
Hala ere, irudi horren azpian bere lizentzia GPL motakoa dela dio, baina
guk ez diogu lizentziarik esleitu irudi horri.
Nire galdera da: posible al da hori egitea, hau da, GPL lizentziak
onartzen al du hori egitea?
Esan nahi dut, irudi hori Wikipedian sartzeko, aski da irudiaren egileak
(Gasteizko Udala kasu honetan) baimena ematea, ala horrez gain,
jatorrizko irudiari GPL lizentzia esleitu behar diogu?
Asier.
Luistxo Fernandez(e)k dio:
At 23:20 2007/11/27, you wrote:
Jar al daitezke Google Earth-etik harturiko irudi
moldatuak wikipedian?
--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Ez dut uste. Googleren eskubideez aparte, iruditeriaren eskubideak daude.
Sustatun ateratako pantaila zati hau ere,
http://www.sustatu.com/1195646062 , zorrotz
jokatuta, ezin ateratzeko modukoa izango da, seguruenik...
Google Earth bera ilustratzeko bada...
http://en.wikipedia.org/wiki/Google_Earth
Ikusi zelako justifikazio elaboratua, pantallazo sinple bat ateratzeko:
http://en.wikipedia.org/wiki/Image:Snapshot_of_Google_Earth_Showing_Googlep…
Luistxo
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l