Asier Sarasua(e)k dio:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Irudi:Eraztun_berdea.png
Hor ere ez dugu inolako trabarik jarriko (nik behintzat) irudia erabiltzeko.
Hala ere, irudi horren azpian bere lizentzia GPL motakoa dela dio, baina
guk ez diogu lizentziarik esleitu irudi horri.
Nire galdera da: posible al da hori egitea, hau da, GPL lizentziak
onartzen al du hori egitea?
Ni ez naiz lizentzietan aditua, baina nire ustez irudi hori Wikipedian
GPL lizentziapean jarri ahal izateko jatorrizkoa lizentzia berean, edo
gutxienez, bateragarria den lizentzia baten pean egon beharko litzateke
(CC-by-sa?). Beraz, ez dakit zuenak zein lizentzia duen, copyright,
CC-nc edo antzekoren bat balu egile eskubideak bortxatuko lituzke. Non
dago irudi hori? Uneotan baduzue lizentziarik definituta?
Bestalde, duela hilabete batzuk egin genuen bozketa batean irudi askeak
Wikipedian ez igotzea erabaki genuen, eta guzti hauek Commons [2]
proiektuan jartzea. Commons Wikimediaren beste proiektu bat da, irudi
askeak biltzen dituena, eta bertako irudiak Wikipediaren edozein
hizkuntzatan erabil daitezke. Zuk aipatutako irudiaren azpian ikus
daiteke Commonsen dagoenaren aipamena.
[1]
http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Fitxategiak_Commonsen
[2]
http://commons.wikimedia.org