Gauza bat aipatzeko besterik ez da, bozketa berri bat [1] abian dela. Bozketa hau oso
garrantzitsua izango da Euskal Wikipediaren etorkizunerako, bertan erabakiko baita
Copyrightdun irudiak igotzea baimendu edo ez, Fair Usearen klausularen pean. Hori dela
eta, bozkatzera animatu nahi zaituztet, ahalik eta bozketa adierazgarriena izan dadin
(hots, lau bozka bakarrik ez egoteko). Bozketa orrian bertan dago dokumentazioa Fair
Use-ari buruzko informazioa lortzeko eta zuek era honetan iritzi bat sortu ahal izateko.
Besterik gabe eta bozkatuko duzuelakoan,
janfri
[1]
<http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Fair_Use>http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Fair_Use
Eskerrik asko abisuagatik. Bozak nondik doazen, oraingoz, argi dago. Nik ere bat egiten
dut aurka botatu dutenekin.
Irudien kontuarekin, hala ere, zalantza bat.
Irudiak Nola Igo orriarekin topo egin nuen editatzen hasi eta gutxira... eta ez nuen
asmatu hortik nola abiatu.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Irudiak_nola_igo
Azkenean, "nire metodoa" asmatu nuen, gutxi gora-behera
1. Izena eman
http://commons.wikimedia.org orrian (beste errejistro bat, alegia, ez du
balio eu.wikipedia.org-ekoarekin)
2. Behin izena emanda, hemendik igo argazkiak:
http://commons.wikimedia.org/wiki/Special:Upload?uselang=eu
3. Argazkia neurea bada, lizentzia libre bat eman hari
4. Argazkia Flickr-eko beste norbaiten kontutik hartu badut, CC-BY edo CC-BY-SA eran
lizentziatua ziurtatu ondoren egin (grafiko honek erakusten du zein CC lizentzia diren
onargarri eta zein ez:
http://farm3.static.flickr.com/2223/2049724703_cfb1eea5b0.jpg )
5. Flickr-eko irudien kasuan (baita nik Flickr-en ditudanen kasuan) metadatuak ateratzeko
tresna hau ere ondo etortzen zait,
http://wikipedia.ramselehof.de/flinfo.php Lehiatilan Flickr-eko ID zenbakia sartzen da eta
metadatuak irteten dira (adibidez,
http://www.flickr.com/photos/luistxo/459698042/
argazkian 459698042 da ID zenbakia)
Ez dakit ni modu estranbotikoan ari naizen hau egiten... edo argazkiak kargatzeko beste
modurik ba ote dagoen.
Luistxo