Txopi(e)k dio:
Lehenik eta behin esan beharra dago badagoela jendea
Informazio
Geografikoko Sistemetako (GIS) datuak, jabedunak izan ez daitezkela
defendatzen dutenak.
Nire iritzia: letrei ezin zaie copyright-a jarri, baina liburuei bai.
Era berean, koordenatu geografikoei ezin zaie copyright-a jarri, baina
informazio geografikoari bai.
Hori bai, informazio geografikoa administrazio publiko batek sortu badu,
zuzenean jabego publikora igarotzearen aldekoa naiz erabat.
Kontua da, irudiaren egileak (irudiaren eskubideen
jatorrizko jabea
denez), edozein momentutan irudi horren lizentzia aldatu dezakeela edo
irudi bera lizentzia bat baino gehiagorekin argitaratu dezakeela. Kasu
honetan, zuek ez duzue Wikipediako irudia argitaratu baina lizentzia
horrekin ados bazaudete, dagoen bezala utz dezakezue, eta irudi hori bi
lizentziarekin argitaratu izan bazenute bezala egin. Horrek ez du
inolako arazorik eta kasu batzuetan ematen da.
Azkenik, eta dena konponduta dagoela dirudienean, aipatutako irudi
horrek GPL lizentzia izatearekin arazo bat ikusten dudala ohartarazi
nahi dut. GPL, LGPL eta antzeko lizentziak softwarearentzako bakarrik
dira eta ez testuentzako, ez irudientzako. Wikipedia Commons-en
lizentzia mota askotako irudiak daude[1] baina irudi bat igotzeakoan
ematen dituen aukeretan ikus daitekeenez, GPL eta antzekoak ez dira
agertu ere egiten.
Ados. Nagusiekin hitz egin eta arazorik ez dagoela esan didate, axola ez
badizuete lizentzia aldatuko diot irudi horri.
Asier.