Luistxo Fernandez-(e)k idatzi zuen:
Ondo dator eztabaida honetara Txopik Zabaldu-com-en nabarmendu duen
albistea
http://creativecommons.org/weblog/entry/8051
Iep! Zerrenda honetan albiste hau aipatu nahi nuen (Wikipediarekin duen
erlazioagatik), baina azkenean ahaztu egin zitzaidan! Eskerrik asko
Luistxo mezu honengatik :-P
Approved for Free Cultural Works zigilua, zeina Creative Commons-eko
lizentzia jakin batzuk markatzeko baliagarria izango den (eta agian beste
ingurune batzuetan definitutako lizentzitan ere ikusiko dugun, ideiak
hedapena badu).
Urrats honen puntu nagusiak dira, nire ustez:
- benetan software librearen printzipioak edukien munduan aplikatzen
direnean sortzen diren lizentzia zehatzei dagokie Approved hori.
- oharrean bertan nabarmentzen denez, Creative Commons-eko lizentzua
batzuk Wikipediarekin bateragarri egiteko neurrien artean ulertu behar da
zigiluarena.
- Diskisizio semantikoetan argitasuna dakar: "Creative Commons licenses
containing the NonCommercial or NoDerivatives terms do not qualify." Honek
edo hark esango du berak copyleft egiten duela, kultura irekia dela hori,
NonCommercial klausula duen arren... pues bale, baina "lan kultural libre"
terminoa, bederen, Creative Commons-en esparruan, ez da zuzen aplikatua
izango.
Bai, ados nago. Software librearen kasuan, hitza bera sortu zen momentutik
zehatz-mehatz definituta egon da, baina ez da gauza bera gertatu bestelako
eduki libreekin. Horregatik, honelako eztabaidak sarritan gertatzen ziren:
http://www.eremulauak.com/foroa/viewtopic.php?id=5
Baina orain, copyleftaren erreferente guztiak (FSF, FreedonDefined,
Creative Commons) ados jarri direla argi ikus daiteke eta kultur lan bat
libretzat hartzeko irizpide erabilienak zeintzuk diren argi dago. Horrek
ez du esan nahi, Luistxok aipatutako testuan esaten duen bezala, jende
guztia adostasun batera heldu denik, baina irizpide onartuenak zeintzuk
duren behintzat inork ezin du ukatu. Beste aurrerapausu bat dugu hau
beraz.
Txopi.