Ondo dator eztabaida honetara Txopik Zabaldu-com-en nabarmendu duen albistea
http://creativecommons.org/weblog/entry/8051
Approved for Free Cultural Works zigilua, zeina Creative Commons-eko lizentzia jakin
batzuk markatzeko baliagarria izango den (eta agian beste ingurune batzuetan definitutako
lizentzitan ere ikusiko dugun, ideiak hedapena badu).
Urrats honen puntu nagusiak dira, nire ustez:
- benetan software librearen printzipioak edukien munduan aplikatzen direnean sortzen
diren lizentzia zehatzei dagokie Approved hori.
- oharrean bertan nabarmentzen denez, Creative Commons-eko lizentzua batzuk Wikipediarekin
bateragarri egiteko neurrien artean ulertu behar da zigiluarena.
- Diskisizio semantikoetan argitasuna dakar: "Creative Commons licenses containing
the NonCommercial or NoDerivatives terms do not qualify." Honek edo hark esango du
berak copyleft egiten duela, kultura irekia dela hori, NonCommercial klausula duen
arren... pues bale, baina "lan kultural libre" terminoa, bederen, Creative
Commons-en esparruan, ez da zuzen aplikatua izango.
Luistxo