Kaixo lagunok,
Luistxok proposatu bezala hementxe doa nire aurkezpena.
Maddi naiz, antiguotarra, 47 urte, ezkondua, bi seme-alaba, ikasketaz Ingelesezko
irakaslea naiz baina azken bolada honetan ebentualki Ospitaleko zentralitan egiten dut lan
Antropologia ikasten dudan bitartean.
Wikipedia orain dela hiru bat urte ezagutu nuen, Kataluinako lagun batek bahá'í
fedeari buruzko artikulurik ez zegoela esan zidan eta zer edo zer prestatzera animatu
ninduen. Orain arte idatzi dudan gutxia horri buruz izan da, hori baita hoberen ezagutzen
dudan gaia.
Bestalde ingelerazko wikipedia asko erabiltzen dut, bai haurrei ikastolako lanetan
laguntzeko, bai unibertsitateko lanetarako. Lastima da zenbat ordu eman behar izaten
ditugun itzulpen kaskarrak egiten, euskaraz behar bezainbeste informaziorik ez dagoelako.
Horregatik aurten unibertsitaterako prestatzen ditudan lanak egokitu eta antropologia
arloko artikuluak idaztea pentsatu dut, denbora gehiegirik ez dut baina...
http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Maddi
Agur bero bat denoi,
--
Maddi