Luistxo Fernandez(e)k dio:
Ez dakit ni modu estranbotikoan ari naizen hau egiten... edo argazkiak kargatzeko beste modurik ba ote dagoen.
Hala da, bai, Luistxo. Hasieran konplikatu xamarra iruditu daitekeen arren, ez da hain zaila, Commonsek oso ondo baitauka dokumentatuta prozesu guztia. Kontua da igotzen diren irudiak ondo dokumentatuta eta lizentzia definituta egon behar direla, eta agian horrek luzatzen pixkat prozesua, baina behin egin ondoren, erraz ikasten da :-) Commonsen igotzen diren irudi guztiak, euskarazko Wikipediarentzako eskuragarri egoteaz gain, Wikimediaren beste proiektu guztientzako ere eskuragarri uzten dira, eta horrexegatik erabaki genuen [1] euskarazko Wikipedian irudi askerik ez igotzea, Commonsera baizik. Oraingo bozketarekin Fair Use irudiak ekiditea erabakiko bagenu (eta hala izango dela dirudi), gurean fitxategiak igotzea ezgaitu eta zuzenean Commonsera zuzenduko genituzke igoerak. Irudiak proiektu guztien eskura uzteaz gain, administrazio aldetik lan potoloa kenduko litzateke.
Irudiak igotzea ezgaituz gero, beraz, Commonserako berbideraketa hori egiteko katalanezko Wikipediaren eredua [2] jarraitzea da nire ideietako bat (haiek Fair Use onartzen dute, eta guk hori aldatuko genuke, gainerakoan antzera). Oso ondo daukate dokumentatuta katalanek, Commonsen estilo beretsuan, zer iruditzen zaizue gurean ere antzeko zerbait egiteko?
Arkaitz
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Fitxategiak_Commonsen [2] http://ca.wikipedia.org/wiki/Ajuda:Carregar_un_arxiu

Irudien eskubide kontuak ez dira errazak, inolaz ere. Katalanen orria ikaragarri argia iruditu zait, ni bezalako hasi berri batentzat primerakoa.
Nola egin baneki, orri hori euskaraz moldatzeko prest nengoke.
Arkaitz-Txiki:
(...) Wikimediaren beste proiektu guztientzako ere eskuragarri uzten dira, eta horrexegatik erabaki genuen [1] euskarazko Wikipedian irudi askerik ez igotzea, Commonsera baizik. (...)
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Fitxategiak_Commonsen [2] http://ca.wikipedia.org/wiki/Ajuda:Carregar_un_arxiu
Nire katalana ez da pribatuan jarduteko modukoa ere, baina ona dirudi gida horrek,. orain dugun hau http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Irudiak_nola_igo baino hobea iruditzen zait
Hala ere, gauza bat, azken orri horietan agertzen diren lotura parean igotako irudiak... http://eu.wikipedia.org/wiki/Aparteko:Imagelist http://eu.wikipedia.org/wiki/Aparteko:Log/upload nondik igo dira? sistema hau desagertuko da? erabili daitezke horkoak?
Luistxo