Disko gogorrean gordeta duzun irudi bat igo daiteke, eta bertan lizentzia
jarri. Honako [1] formularioa era egokian igota (jarri, irudia beste
nonondik hartua dagoela). Baina zuk erabilitako metodoa ere guztiz
baliagarria da.
[1]
Lagungarria izan zaizulakoan...
On Dec 10, 2007 12:59 PM, Luistxo Fernandez <luistxo(a)eibar.org> wrote:
Gauza bat aipatzeko besterik ez da, bozketa berri bat [1] abian dela.
Bozketa hau
oso garrantzitsua izango da Euskal Wikipediaren etorkizunerako,
bertan erabakiko baita Copyrightdun irudiak igotzea baimendu edo ez, Fair
Usearen klausularen pean. Hori dela eta, bozkatzera animatu nahi zaituztet,
ahalik eta bozketa adierazgarriena izan dadin (hots, lau bozka bakarrik ez
egoteko). Bozketa orrian bertan dago dokumentazioa Fair Use-ari buruzko
informazioa lortzeko eta zuek era honetan iritzi bat sortu ahal izateko.
Besterik gabe eta bozkatuko duzuelakoan,
janfri
[1] <http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Fair_Use>
http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Fair_Use
Eskerrik asko abisuagatik. Bozak nondik doazen, oraingoz, argi dago. Nik
ere bat egiten dut aurka botatu dutenekin.
Irudien kontuarekin, hala ere, zalantza bat.
Irudiak Nola Igo orriarekin topo egin nuen editatzen hasi eta gutxira...
eta ez nuen asmatu hortik nola abiatu.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Irudiak_nola_igo
Azkenean, "nire metodoa" asmatu nuen, gutxi gora-behera
1. Izena eman
http://commons.wikimedia.org orrian (beste errejistro bat,
alegia, ez du balio eu.wikipedia.org-ekoarekin)
2. Behin izena emanda, hemendik igo argazkiak:
http://commons.wikimedia.org/wiki/Special:Upload?uselang=eu
3. Argazkia neurea bada, lizentzia libre bat eman hari
4. Argazkia Flickr-eko beste norbaiten kontutik hartu badut, CC-BY edo
CC-BY-SA eran lizentziatua ziurtatu ondoren egin (grafiko honek erakusten du
zein CC lizentzia diren onargarri eta zein ez:
http://farm3.static.flickr.com/2223/2049724703_cfb1eea5b0.jpg )
5. Flickr-eko irudien kasuan (baita nik Flickr-en ditudanen kasuan)
metadatuak ateratzeko tresna hau ere ondo etortzen zait,
http://wikipedia.ramselehof.de/flinfo.php Lehiatilan Flickr-eko ID
zenbakia sartzen da eta metadatuak irteten dira (adibidez,
http://www.flickr.com/photos/luistxo/459698042/ argazkian 459698042 da ID
zenbakia)
Ez dakit ni modu estranbotikoan ari naizen hau egiten... edo argazkiak
kargatzeko beste modurik ba ote dagoen.
Luistxo
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l