Mikel Iturbe(e)k dio:
Laguntza:Irudiak_nola_igo moduko orri bat sor daiteke,
baina egia esan
ez diot erabilgarritasun handiegirik ikusten, euskarazko wikipedian
ezingo baita irudirik igo, Commonsera baizik. Bertan jada badaude
argibideak nola igo segun eta zein den jatorria, baita lizentzia
bakoitzaren azalpena ere.
Uste dut ondo dagoela laguntza hori euskaratuta izatea, eta gure kasua
konkretuki dokumentatua izatea, hala nola, Fair Use irudiak ezin direla
igo, eta abar. Nire ustez baliagarria izan daiteke, erabiltzaile asko
nahasten baita irudiak igotzean, eta lagungarri izan dakioke horrelako
zerbait.
Bestalde, Laguntza:Fitxategiak_nola_igo beharko luke, soinu fitxategiak
eta horrelakoak ere kontuan hartzeko, ohikoena irudiak diren arren.
On Dec 11, 2007 9:44 AM, Gotzon Egia
<gotzonegia(a)gmail.com
<mailto:gotzonegia@gmail.com> > wrote:
Laguntza orria egitearena irudientzako, jartzea
besterik ez da.
Nire eskaintza, berriro: ulertzeko moduan azaltzen badidazue nola
egin, katalanen orri hori euskaratu eta egokitzeko prest nago.
Nik ere lagun dezaket katalanetik euskararako itzulpen lanetan. Bihar
edo etzi arte kanpoan nabil eta ez dut asti gehiegirik izango, baina
bueltatzen naizenean lagunduko dizut egituraketa egiten.
Arkaitz