Irudiak igotzea ezgaituz gero, beraz, Commonserako
berbideraketa hori
egiteko katalanezko Wikipediaren eredua [2] jarraitzea da nire ideietako
bat (haiek Fair Use onartzen dute, eta guk hori aldatuko genuke,
gainerakoan antzera). Oso ondo daukate dokumentatuta katalanek,
Commonsen estilo beretsuan, zer iruditzen zaizue gurean ere antzeko
zerbait egiteko?
Irudien eskubide kontuak ez dira errazak, inolaz ere. Katalanen orria
ikaragarri argia iruditu zait, ni bezalako hasi berri batentzat
primerakoa.
Nola egin baneki, orri hori euskaraz moldatzeko prest nengoke.
--
Gotzon Egia
gotzonegia(a)gmail.com
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W