Eskerrik asko, Luistxo!
Niri, behintzat, oso argigarri egin zaizkit Berriaren irizpideak. Kontuan
hartuko ditut.
Ondo segi,
Joxe
2008/3/12, Luistxo Fernandez <luistxo(a)eibar.org>rg>:
Berrian Rajoyri Raxoi esaten diotela eta... beste toki batzuetan idatzi
ondoren, artikulu bat idatzi dut Sustaturako.
Wikipedia aipatzen dut zeharka, eta horregatik zerrenda honetan ere
aipatzen dut.
Deiturak nola idatzi da kontua. Funtsean, Berrian hiru arau aplikatzen
dira beren Estilo Liburutik
* Euskal herritarren euskal abizenak euskal grafiaz idazten dira
Berrian, norberaren ohtura gora-behera
* Euskal Herritik kanpoko herritarren euskal abizenak haiek idatzi
bezala idazten dira, euskal grafiara ekarri gabe
* Alfabeto latinoan idatzitako izenak oro har bere horretan uzten
dira.
Aldiz, euskarazko <
http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Euskal_izen-abizenen_idazke…
bakoitzaren idazteko era errespetatzeko bozkatu zen bere garaian.
Ondorioa, <
http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Politikak#Euskal_izen-abizenen_idazk…
berezko grafian idaztea izan zen. Baina ez da betetzen oso zintzo...
Etchepare sarrerarik ez dugu, Etxepare bai.
Nik uste dut Berriaren araua praktikoagoa eta zuzenagoa dela. Baina tira,
komunitatearen bidea da Wikipediakoa eta horixe da bere aberastasuna. Hala
ere, esan bezala, Wikipedia aipatu dudanez artikuluan, hemen ere azaltzea
tokatzen zela pentsatu dut. Eskerrik asko.
Luistxo
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l