Ez. Gogoratu:
* Euskal Herritik kanpoko herritarren euskal abizenak haiek idatzi bezala idazten dira,
euskal grafiara ekarri gabe
Eta Javier Otxoa jarri beharko genuke? Berrian bai, haien arauei jarraiki. Wikipedian,
Wikipediaren arabera, ba, ez dakit, etxera deitu eta galdetuta? haren DNI-a eskuratuta?
Garcia Marquez berdin, ez da aplikatzen deituraren euskaratzearena...
Saratsua eta Arantzabal kontuen inguruen, beste gai bat dago hor.
Euskaldunon Egunkariaren Estilo Liburuaren garaian, ez zegoen Euskaltzaindiaren deituren
datubase ofizial hori, eta hortaz, adierazten zen, grafia moldatzen zela, ahalik eta modu
zuzenean, etimologizaziorik gabe, eta T horiek sartu gabe (ez ditut eskura liburu haiek,
ea gero etxetik begiratzen dudan berriro).
Orain, Berriaren Estilo Liburuan ez dago metodoaz aipamenik... Ez da aipatzen ez EODA ez
aurretik zegoen grafia-aldaketa mugatuena.
Luistxo