Luistxo Fernandez-(e)k idatzi zuen:
Ez. Gogoratu:
* Euskal Herritik kanpoko herritarren euskal abizenak haiek idatzi bezala
idazten dira, euskal grafiara ekarri gabe
Eta Javier Otxoa jarri beharko genuke? Berrian bai, haien arauei jarraiki.
Wikipedian, Wikipediaren arabera, ba, ez dakit, etxera deitu eta
galdetuta? haren DNI-a eskuratuta?
Garcia Marquez berdin, ez da aplikatzen deituraren euskaratzearena...
Arrazoi duzu. Korrika irakurri eta ez nintzen konturatu gakoa ez zegoela
euskal abizena zen ala ez, baizik eta euskal herritarra zen ala ez. Orain
guztiz argi geratu zait.
Hala ere, toponimoak eta izen pertsonalak kasu berezitzat ikusten ditut
eta ez daukat argi zein aukera den hobeagoa. Beraien izena grafia
"tradizionalarekin" idazten duten euskaldun peto-petoak ezagutzen ditut
(Celaya/Zelaia), eta beraien izen pertsonala izanik, ez dakit zein
mailararte daukan inork hori aldatzeko eskubidea...
Saratsua eta Arantzabal kontuen inguruen, beste gai bat dago hor.
Gaztelaniaz "Saez", "Sainz", "Sanz" eta abarrak dauden
bezala, euskaraz
ere jatorri berdina duten abizen antzekoak daude:
Teillary/Teilleri/Teilleria/Teillerie/Teillery
Kasu hauetan nere, ez dakit zein mailararte daukan inork beraien abizenak
modu batetara idazten dutenei aldatzeko eskubidea. Ez dakit...
Euskaldunon Egunkariaren Estilo Liburuaren garaian, ez zegoen
Euskaltzaindiaren deituren datubase ofizial hori, eta hortaz, adierazten
zen, grafia moldatzen zela, ahalik eta modu zuzenean, etimologizaziorik
gabe, eta T horiek sartu gabe (ez ditut eskura liburu haiek, ea gero
etxetik begiratzen dudan berriro).
Orain, Berriaren Estilo Liburuan ez dago metodoaz aipamenik... Ez da
aipatzen ez EODA ez aurretik zegoen grafia-aldaketa mugatuena.
Luistxo
Nik pertsonalki eztabaida honetan ez daukat askoz gehiago esateko. Ea
besteok zer deritzozuen, irizpideak aldatu ala ez aldatu, artikulu batzuk
aldatu beharra daukatela dirudi eta.
Hala ere, esan beharra dut pertsona batek bere izena nola idazten duen eta
bere NANean nola idatzia dagoen gauza bera ez dela. Norbaitek bere izena
nola idazten duen ere ez du zertan irizpide finkoa izan behar eta
Wikipedian artikulua idazten duenak datu hori lortzea batzutan ere ez du
zertan lan erraza izan behar. Baina euskal herritartasunaren irizpideari
ere arazoak ikusten dizkiot. Agian euskal ingurunean daudenekin egin
beharko zen hori, Barakaldon (Bizkaia) bizi diren gehienentzako Kastron
(Kantabria) bizi direnentzako duen sentzu berdina izan bait dezake
irizpide horrek. Tuteran (Nafarroako hegoaldean) bizi direnentzako kontu
bera. Eta Landetan (Frantzian) edo Bartzelonan (Katalunian) bizi den batek
bere izena euskal grafiarekin idazten badu, wikipedian grafia arrotza
erabiliko dugu?
Ez dakit. Agian nire ezjakintasuna izango da baina salbuezpen gehiegi
ikusten ditut arau itxi batzuk ezartzeko. Agian ez du merezi gai honetan
adostasun batera heltzea eta gomendio orokor batzuk bakarrik ezarri behar
genituzke...
Txopi.