Zabaldun ikusia: Galde Gonzalezen Hetzordua blogean, proposamena, datorren urtean bikoiztu dezagun euskarazko Wikipediako artikulu kopurua.
http://www.gaur8.info/bitakorak/hetzordua/2007/12/07/bikoiztu-ditzagun-eusk…
Galderrek dio:
"50 pertsonek hau egitea erabakitzen badugu urte baten buruan 365 x 50 artikulu berri izango ditugu, hau da, 18.250 artikulu berri. Ditugun 22.000ei gehituta horrela bakarrik, hau da, artikulu bakarra eginez egunero, hurrengo urtean 40.000 artikulu izango genituzke gutxienez."
Kantitatea, kalitatea... eztabaida horren zantzuak ere badaude artikuluaren erantzunean. Neuk gehituko nuke "eta kapazitatea!"
Ni ez naiz iritsiko eguneko artikulu horretara, argi daukat. Baina neure apurra ekimenaren alde, bai.
Luistxo
Aupa zerrendakideok!
Gauza bat aipatzeko besterik ez da, bozketa berri bat [1] abian dela.
Bozketa hau oso garrantzitsua izango da Euskal Wikipediaren etorkizunerako,
bertan erabakiko baita Copyrightdun irudiak igotzea baimendu edo ez, Fair
Usearen klausularen pean. Hori dela eta, bozkatzera animatu nahi zaituztet,
ahalik eta bozketa adierazgarriena izan dadin (hots, lau bozka bakarrik ez
egoteko). Bozketa orrian bertan dago dokumentazioa Fair Use-ari buruzko
informazioa lortzeko eta zuek era honetan iritzi bat sortu ahal izateko.
Besterik gabe eta bozkatuko duzuelakoan,
janfri
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Fair_Use
--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea
Nik beste galdera bat daukat irudien lizentziaren inguruan.
Guk badauzkagu geronek egindako Gasteizko ortoargazkiak. Interneten ere
eskaintzen ditugu, eta printzipioz ez daukagu inolako eragozpenik
jartzen irudiak nahierara erabiltzeko.
Bestalde, orain badago Wikipedian nik lanean sortutako mapa bat, nik igo
ez dudana. Hau:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Irudi:Eraztun_berdea.png
Hor ere ez dugu inolako trabarik jarriko (nik behintzat) irudia erabiltzeko.
Hala ere, irudi horren azpian bere lizentzia GPL motakoa dela dio, baina
guk ez diogu lizentziarik esleitu irudi horri.
Nire galdera da: posible al da hori egitea, hau da, GPL lizentziak
onartzen al du hori egitea?
Esan nahi dut, irudi hori Wikipedian sartzeko, aski da irudiaren egileak
(Gasteizko Udala kasu honetan) baimena ematea, ala horrez gain,
jatorrizko irudiari GPL lizentzia esleitu behar diogu?
Asier.
Luistxo Fernandez(e)k dio:
> At 23:20 2007/11/27, you wrote:
>> Jar al daitezke Google Earth-etik harturiko irudi moldatuak wikipedian?
>> --
>> --------------------------------------
>> Mikel Iturbe Urretxa
>
>
> Ez dut uste. Googleren eskubideez aparte, iruditeriaren eskubideak daude.
> Sustatun ateratako pantaila zati hau ere, http://www.sustatu.com/1195646062 , zorrotz jokatuta, ezin ateratzeko modukoa izango da, seguruenik...
>
> Google Earth bera ilustratzeko bada... http://en.wikipedia.org/wiki/Google_Earth
>
> Ikusi zelako justifikazio elaboratua, pantallazo sinple bat ateratzeko: http://en.wikipedia.org/wiki/Image:Snapshot_of_Google_Earth_Showing_Googlep…
>
> Luistxo
>
>
> _______________________________________________
> Wikieu-l mailing list
> Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
> http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
>
Luistxo Fernandezen mezu automatiko batek eskatu dit nere burua aurkeztea...
Wikipedian aldian behin idatzi izan dut, baldar ziur asko,
oinarri-oinarrizko tresnak besterik ez baititut menderatzen. Hasieran,
ezkutuko esku jator batek zuzendu zituen nik egindako narraskeriak,
hortik kontuak atera!
Zerrendan edizio tresnak ikasiko ote ditudan, horregatik egin dut harpidetza.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Gotzon
--
Gotzon Egia
gotzonegia(a)gmail.com
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
Elkarrizketa hau atera berri dute Enpresa Digitalean:
http://www.enpresadigitala.net/euskera/famosos/entrevista_concreta.jsp?id=2…
Oker ez banago, esaten den gehiena Gaztelaniazko Wikipediari buruz da eta
Euskarazko Wikipedia existitzen denik ere ez da aipatzen. Asmo txarrik
gabe egin dutela suposatzen dut baina hala ere, Wikipedia bere osotasunean
zer den eta Euskal Herritarrok nola parte hartzen dugun txarto irudikatu
dutela uste dut.
> Euskaldunok aktiboki parte hartzen dugu Wikipedia hobetzeko lanetan?
>
> Dezente handia da aktiboki parte hartzen duten euskaldunen eta nafarren
> kopurua. Erabiltzaile asko dago erregistratuta eta edizio ugari ateratzen
> dira egunero, hori dela eta, oso zaila da denak ezagutzea. Wikiaren
> guneetan elkarrekin parte hartuz ezagutzen dira lankideak. Hala ere,
> euskaldunen presentzia nahiko handia eta aktiboa dela esan daiteke, izan
> ere, Euskal Herriko gaiei buruzko sarrera ugari dago, eta gai horiek
> polemika sortu ohi dute. Errealitateko arazoak mundu birtualean ere
> islatzen eta abarmenarazten dira.
¿Zer uste duzue zuek?
Txopi.