Aupa Asier!
On Dec 18, 2007 7:34 PM, Asier Sarasua <asarasua(a)telefonica.net> wrote:
Gaur gogoz nenbilen, eta ia egun osoan aritu naiz
Wikipedian. "Aldaketa
berriak" atalean sartu naiz hainbat aldiz, eta bandalismo-maila
ikaragarria dela konturatu naiz.
Zalantza pare bat dauzkat gai honen inguruan:
- Jakin al daiteke, IPa erabiliz, nondik datorren bandaloa?
Badaude IP lokalizatzaileak baina udalerria da lortu zenezakeen daturik
zehatzena eta egia esan ez da oso zehatza izaten (ni, getxoztarra izanda,
portugaletekoa, erandiokoa... naizela jar dezake esate baterako). Goizean
badira, gehienak eskolatik konektatzen diren ikasleak dira.
- Nola ezabatzen da orri oso bat? Eta nork egin dezake?
- Nola blokeatzen da bandaloa, eta nork egin dezake?
Ezabatu eta blokeatzeko ahalmenak administratzaileak bakarrik dituzte.
Ahalmen horiek ez dituzten lankideek {{ezabatu}} jarri behar dute ezabatu
beharreko orrietan, gero ezabatzeko. Blokeatzeko aldiz, jarri {{IP
bandaloa}} bandalo anonimoaren eztabaida orrian eta eman abisua
administratzaile bati bere eztabaida orrian.
Espero dut azaldu izana... Ondo izan!
Janfri
Asier.
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga:
http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea