Zabaldun ikusia: Galde Gonzalezen Hetzordua blogean, proposamena, datorren urtean bikoiztu dezagun euskarazko Wikipediako artikulu kopurua. http://www.gaur8.info/bitakorak/hetzordua/2007/12/07/bikoiztu-ditzagun-euska...
Galderrek dio: "50 pertsonek hau egitea erabakitzen badugu urte baten buruan 365 x 50 artikulu berri izango ditugu, hau da, 18.250 artikulu berri. Ditugun 22.000ei gehituta horrela bakarrik, hau da, artikulu bakarra eginez egunero, hurrengo urtean 40.000 artikulu izango genituzke gutxienez."
Kantitatea, kalitatea... eztabaida horren zantzuak ere badaude artikuluaren erantzunean. Neuk gehituko nuke "eta kapazitatea!" Ni ez naiz iritsiko eguneko artikulu horretara, argi daukat. Baina neure apurra ekimenaren alde, bai.
Luistxo