Eskerrikasko erantzun didazuen guztioi eskainitako argibideengatik.
Gure dantza argazkientzat "Attribution-ShareAlike Creative Commons"
lizentzia hautatu dugu. Txopiri ulertu diot ShareAlike horrek murrizketa
batzuk eragiten dituela, baina bestetik ulertzen dut bigarren belaunaldian
lizentzia aldatzeko aukera baldin badago hirugarrenerako jatorrizko
izpiritua gal daitekeela, beraz, horren aldeko hautua egin dugu.
Bestalde, uste dut gauza hauek zabalkundea izan dezaten zail samar jartzen
ari direla. Dauden aukera guztiak eta bakoitzaren ondorioak ulertzea nahiko
konplexua da, terminologia ikasi behar da, ingelesez eta laburduraz
betetakoa, eta kontzeptu abstraktuak daude tartean. Baldintza horietan zaila
iruditzen zait sistema honek hedapen handia izatea.
oier.