Eskerrikasko erantzun didazuen guztioi eskainitako argibideengatik.
Gure dantza argazkientzat "Attribution-ShareAlike Creative Commons" lizentzia hautatu dugu. Txopiri ulertu diot ShareAlike horrek murrizketa batzuk eragiten dituela, baina bestetik ulertzen dut bigarren belaunaldian lizentzia aldatzeko aukera baldin badago hirugarrenerako jatorrizko izpiritua gal daitekeela, beraz, horren aldeko hautua egin dugu.
Bestalde, uste dut gauza hauek zabalkundea izan dezaten zail samar jartzen ari direla. Dauden aukera guztiak eta bakoitzaren ondorioak ulertzea nahiko konplexua da, terminologia ikasi behar da, ingelesez eta laburduraz betetakoa, eta kontzeptu abstraktuak daude tartean. Baldintza horietan zaila iruditzen zait sistema honek hedapen handia izatea.
oier.