Egunon!
Lehenik eta behin, Luistxok arrazoi du NC klausula du, ikus MusikHerriaren
webgunearen behekaldean [1]. Beraz, ezin genezake erabili.
Oier, arrazoi duzu, zuk jarritako irudi horiek ezingo lirateke erabili. ND
(lan eratorriak egiteko ezintasuna) eta NC (etekin komertzialik ez
ateratzeko klausula) klausula murriztailetzat jotzen dira. ND klausularekin
ezingo lirateke lan eratorriak egin, eta esate baterako, makina baten
funtzionamendua azaltzeko eskema batean jarritako etiketak euskaldundu.
Horrek, asko murriz dezake irudiarekin egin genezakeen erabilpena.
NC-rekin, nahiz eta gu ez garen aberastuko, ezingo genuke irudia iragarkiak
dituen webgune batean jarri, edota nik lagunen arteko argazkilaritza boletin
bat badut, ezingo nuke saldu, nahiz eta inpresio gastuak ordaintzeko izan
(norbaiti okurritzen bazaio galdetzea zer gertatzen den ordainean borondatea
bakarrik eskatuz gero, ez, ez dakit XD).
Aipaturiko klausula horiek nik behintzat ez ditut libre moduan jotzen, hau
da, egon daitezke libreak ez diren CC lizentziak.
Wikimedia commonsen bakarrik daude onartuak CC-BY eta CC-BY-SA lizentziak,
GFDL lizentziarekin batera lan eratorriak eta merkataritza helburuekin
irudia erabiltzeko aukera ematen dutelako.
Lagundu dizudalakoan,
[1]
http://www.musikherria.org/nagusia.html
On Fri, Feb 22, 2008 at 8:28 AM, Oier Araolaza <oier(a)dantzan.com> wrote:
Lizentziak kontu hau benetan mundu bat da, eta zerbait ulertzen duzula
pentsatu orduko konturatzen zara ez dakizula ezer...
Guk flickrera igotzen ditugun argazki guztiak edonork, edonon eta edonola
erabili ahal izateko igotzen ditugu. Bakarrik eskatu nahi genuen esatea nori
hartu dioten argazkia, eta aitorpen hori ere egia esan ez zaigu gehiegi
inporta, inork guk egindako argazkiak berak eginak bezala aurkeztea
gehiegitxo iruditzen zitzaigulako bakarrik. Jarri genuen lizentzia bat:
Attribution-Noncommercial-Share Alike 2.0 Generic
http://www.flickr.com/photos/dantzan/
http://www.flickr.com/photos/kezka/
Baina orain zuenak irakurrita zalantza sartu zait asmatu ote genuen.
Adidibez horiek ere wikipedian ezingo lirateke erabili? Zer jarri behar
diogu orduan?
Eskerrikasko,
oier.
On Fri, Feb 22, 2008 at 5:13 AM, Luistxo Fernandez <luistxo(a)eibar.org>
wrote:
en bat zeinetan azala, musikarekin
batera
askea den (MusikHerriak ez al zuen lizentzia askeren bat?).
Hori da, bai. MusikHerriaren diskoak CC-by-sa lizentziapean
argitaratzen
dira, posible da beraz hauek Commonsera igotzea
lizentzia ongi
zehaztuz.
Uste dut ezetz, CC-by-nc-sa dela MusikHerriaren lizentzia
Non-commercial klausularekin, ez da bateragarria Wikipediarekin
Luistxo
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa