Egunon!
Lehenik eta behin, Luistxok arrazoi du NC klausula du, ikus MusikHerriaren webgunearen behekaldean [1]. Beraz, ezin genezake erabili.
Oier, arrazoi duzu, zuk jarritako irudi horiek ezingo lirateke erabili. ND (lan eratorriak egiteko ezintasuna) eta NC (etekin komertzialik ez ateratzeko klausula) klausula murriztailetzat jotzen dira. ND klausularekin ezingo lirateke lan eratorriak egin, eta esate baterako, makina baten funtzionamendua azaltzeko eskema batean jarritako etiketak euskaldundu. Horrek, asko murriz dezake irudiarekin egin genezakeen erabilpena.
NC-rekin, nahiz eta gu ez garen aberastuko, ezingo genuke irudia iragarkiak dituen webgune batean jarri, edota nik lagunen arteko argazkilaritza boletin bat badut, ezingo nuke saldu, nahiz eta inpresio gastuak ordaintzeko izan (norbaiti okurritzen bazaio galdetzea zer gertatzen den ordainean borondatea bakarrik eskatuz gero, ez, ez dakit XD).
Aipaturiko klausula horiek nik behintzat ez ditut libre moduan jotzen, hau da, egon daitezke libreak ez diren CC lizentziak.
Wikimedia commonsen bakarrik daude onartuak CC-BY eta CC-BY-SA lizentziak, GFDL lizentziarekin batera lan eratorriak eta merkataritza helburuekin irudia erabiltzeko aukera ematen dutelako.
Lagundu dizudalakoan,
[1] http://www.musikherria.org/nagusia.html
Lizentziak kontu hau benetan mundu bat da, eta zerbait ulertzen duzula pentsatu orduko konturatzen zara ez dakizula ezer...
Guk flickrera igotzen ditugun argazki guztiak edonork, edonon eta edonola erabili ahal izateko igotzen ditugu. Bakarrik eskatu nahi genuen esatea nori hartu dioten argazkia, eta aitorpen hori ere egia esan ez zaigu gehiegi inporta, inork guk egindako argazkiak berak eginak bezala aurkeztea gehiegitxo iruditzen zitzaigulako bakarrik. Jarri genuen lizentzia bat: Attribution-Noncommercial-Share Alike 2.0 Generic
http://www.flickr.com/photos/dantzan/
http://www.flickr.com/photos/kezka/
Baina orain zuenak irakurrita zalantza sartu zait asmatu ote genuen. Adidibez horiek ere wikipedian ezingo lirateke erabili? Zer jarri behar diogu orduan?
Eskerrikasko,
oier.On Fri, Feb 22, 2008 at 5:13 AM, Luistxo Fernandez <luistxo@eibar.org> wrote:
en bat zeinetan azala, musikarekinUste dut ezetz, CC-by-nc-sa dela MusikHerriaren lizentzia
> > batera askea den (MusikHerriak ez al zuen lizentzia askeren bat?).
>
> Hori da, bai. MusikHerriaren diskoak CC-by-sa lizentziapean argitaratzen
> dira, posible da beraz hauek Commonsera igotzea lizentzia ongi zehaztuz.
Non-commercial klausularekin, ez da bateragarria Wikipediarekin
Luistxo
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l