Zoritxarrez, uste dut (norbaitek zuzendu naitzala oker banabil) oraindik ez
direla konpatibleak CC-BY-SA eta GFDL lizentziak nahiz eta arazo hori laster
konponduko dela entzun dudan, konpatibleak bihurtuko baitira. Wikipedian
agertu ahal izateko, CC-BY lizentzia agertu beharko litzateke, klausula
gehiagodun Creative Commons lizentziak ez liratekeelako onargarriak GFDL
lizentzia aplikatzeko.
Egin daitekeena baita zera da, idatzizko baimena lortu Euskarazko
wikipediarako euren edukia (testuak sikera) askatzen dutela GFDL
lizentziapean.
Bestela, Hiru.com-eko edukiak ezingo genituzke hitzez hitz kopiatu
wikipedian.
On Wed, Feb 20, 2008 at 4:16 PM, Asier Sarasua <asarasua(a)telefonica.net>
wrote:
Kimikaren inguruko hainbat artikulu sortzen aritu naiz
azken aldian, eta
sarean nabigatzen ikusi dut
Hiru.com atarian informazio hori jadanik
existitzen dela euskaraz.
Hiru.com-en lege oharrean hau dio:
"Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailaren
jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta
galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak
erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz
diren erantzukizunetara."
Beraz, ezin da informazio hori Wikipedian erabili beren baimenik gabe.
Hala ere, agian baimen hori eskatu egin ahal zaiela bururatu zait. Beno,
testuen lizentzia aldatu eta CC erabil zezaten eskatu beharko litzaieke,
ze bestela ezin dira Wikipedian erabili, ezta?
Zer iruditzen zaizue?
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga:
http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea