Zoritxarrez, uste dut (norbaitek zuzendu naitzala oker banabil) oraindik ez direla konpatibleak CC-BY-SA eta GFDL lizentziak nahiz eta arazo hori laster konponduko dela entzun dudan, konpatibleak bihurtuko baitira. Wikipedian agertu ahal izateko, CC-BY lizentzia agertu beharko litzateke, klausula gehiagodun Creative Commons lizentziak ez liratekeelako onargarriak GFDL lizentzia aplikatzeko.

Egin daitekeena baita zera da, idatzizko baimena lortu Euskarazko wikipediarako euren edukia (testuak sikera) askatzen dutela GFDL lizentziapean.

Bestela, Hiru.com-eko edukiak ezingo genituzke hitzez hitz kopiatu wikipedian.

On Wed, Feb 20, 2008 at 4:16 PM, Asier Sarasua <asarasua@telefonica.net> wrote:
Kimikaren inguruko hainbat artikulu sortzen aritu naiz azken aldian, eta
sarean nabigatzen ikusi dut Hiru.com atarian informazio hori jadanik
existitzen dela euskaraz.

Hiru.com-en lege oharrean hau dio:

"Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailaren
jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta
galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak
erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz
diren erantzukizunetara."

Beraz, ezin da informazio hori Wikipedian erabili beren baimenik gabe.

Hala ere, agian baimen hori eskatu egin ahal zaiela bururatu zait. Beno,
testuen lizentzia aldatu eta CC erabil zezaten eskatu beharko litzaieke,
ze bestela ezin dira Wikipedian erabili, ezta?

Zer iruditzen zaizue?

_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l



--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea