Zoritxarrez, uste dut (norbaitek zuzendu naitzala oker banabil) oraindik ez direla konpatibleak CC-BY-SA eta GFDL lizentziak nahiz eta arazo hori laster konponduko dela entzun dudan, konpatibleak bihurtuko baitira. Wikipedian agertu ahal izateko, CC-BY lizentzia agertu beharko litzateke, klausula gehiagodun Creative Commons lizentziak ez liratekeelako onargarriak GFDL lizentzia aplikatzeko.
Egin daitekeena baita zera da, idatzizko baimena lortu Euskarazko wikipediarako euren edukia (testuak sikera) askatzen dutela GFDL lizentziapean.
Bestela, Hiru.com-eko edukiak ezingo genituzke hitzez hitz kopiatu wikipedian.
On Wed, Feb 20, 2008 at 4:16 PM, Asier Sarasua asarasua@telefonica.net wrote:
Kimikaren inguruko hainbat artikulu sortzen aritu naiz azken aldian, eta sarean nabigatzen ikusi dut Hiru.com atarian informazio hori jadanik existitzen dela euskaraz.
Hiru.com-en lege oharrean hau dio:
"Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara."
Beraz, ezin da informazio hori Wikipedian erabili beren baimenik gabe.
Hala ere, agian baimen hori eskatu egin ahal zaiela bururatu zait. Beno, testuen lizentzia aldatu eta CC erabil zezaten eskatu beharko litzaieke, ze bestela ezin dira Wikipedian erabili, ezta?
Zer iruditzen zaizue?
Wikieu-l mailing list Wikieu-l@lists.wikimedia.org https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l