Egunon guztioi
Azken egun hauetan zalantzatxo bat sortu zait prestatu dudan gune bati jarri
behar diodan lizentzia motari buruz eta, egia esan, ez dakit oso ondo
norengana joan. Pentsatu dut zerrenda honetan gai hori menperatzen duen
jendea badagoela eta agian zuengandik jasoko dudala behar dudan informazio
hori. Beraz, hemen doa nire galdera.
Prestatu dudan gune horretan jatorri desberdineko edukiak txertatu ditut.
Batzuk Wikipediatik bildutako erreferentziak dira, beste batzuk kanpoko web
desberdin batzuetatik. Erabili ditudan iruditxoek GPL lizentzia dute eta,
azkenik, eduki batzuk nire sorkuntza propiotik ateratakoak dira. Kontua da
erabilitako iturriek lizentzia ezberdina dutela eta ez daukat garbi
horrelakoetan zein lizentzia mota erabiltzen den gunerako. Gune osoari
lizentzia bakarra jartzekotan zein aukeratuko nuke? Ala atal bakoitzari
berea jarri behar diot? Nola aukeratzen dira horrelakoetan lizentziak?
Agian galdera hauek off-topic samar geratzen dira posta zerrenda honetan, ez
dakit.
Edonola ere, edozein laguntza asko estimatuko nuke.
Jokin