Aupa Txopi eta Unai
Eskerrik asko azalpenengatik bioi.
Unai, lasai egon, ondo iruditzen zait hartutako erabakia. Amorrazioa ematen
didana da nire ikasleak izatea lan hori eman dizutenak. Azkenean, jakin dugu
nortzuk aritu diren tontakeria horietan. Identifikatu dugu taldea eta
ikasleak; horietako batzuei konkretuki nik klase ematen diet eta ez da
denbora asko izango internet-en ibiltzerakoan uzten diren arrastoekin kontuz
ibiltzeko esan niela. Eta hala eta guztiz ere, txotxolakeria horietan
dabiltza oraindik.
Tutorearekin bldu eta zein estrategia jarraitu behar dugun erabakiko dugu.
Baina eskarmentu "hezitzaile" bat merezi dute.
Barkatu nire ikasleek sorrarazi dizkizuen arazoengatik
Jokin
Unai Fernandez de Betoño Saenz de
Lacuesta<unai.fernandezdebetono(a)ehu.es>igorleak hau idatzi zuen
(2009eko urrren 22a 17:36):
Kaixo.
Nik blokeatu nuen IP hori, 3 egunez.
Hemen daude xehetasunak:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Undelete/Peio_errota
14:46an izan zen bandalismoa. IP horrek "Peio errota" izeneko artikulu
bat egin zuen, eduki gisa "potoloa eta itsusie da" jarriz. Ondoren,
Wutsje lankideak ezabatzeko aginduagatik ordezkatu zuen; IP berdinak
ezabatzeko oharra kendu zuen geroago.
Galdera gehiago edukitzekotan (edo blokeoaren gaineko iruzkinak edo
kritikak), bota lasai.
Izan ondo,
Unai Fdz. de Betoño
Jokin LACALLE USABIAGA <jlacalle(a)jakintza.net>(e)k idatzi du:
Arratsaldeon guztioi
Eskaera txiki batekin natorkizue, ea laguntza eskaintzeko moduan
zaudeten.
Gaur goizean euskal Wikipedian informazio bila
ari nintzela, albiste
triste
honekin egin dut topo:
http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lankide_eztabaida:85.86.133.132&a…
Egia esatea nahi baduzue, ez nuen horrelakorik espero gure ikastolan eta
nahiko izorratuta utzi dit kontu honek. Dena den, moskeoarekin ez dela
ezer
konpontzen ikusi dut eta egoerari buelta emateko
aukera ona daukadala
iruditu zait. Eskola orduetan horrelako pifia asko egiten direla
iruditzen
(duela gutxi gure herriko eskola publikoko ikasle
batzuek egindakoen
berri
izan genuen, adibidez) eta barrabaskeria bera
baino grabeagoa dela
iruditzen
zait, hauen aurrean irakasleok jarrera pasota
izatea. Beraz, uste dut
aukera
polita daukagula, alde batetik, ikasleen aurrean
hezigarria izan
daitekeen
neurri bat hartzeko eta bestetik, irakasleen
artean horrelakoen aurrean
ezin
dugula ez-ikusiarena egin, gure ikasleek mundu
birtualetan azaltzen duten
jokabideetan heztea ere gure ardura dela.
Kontua da ez dakidala oso ondo nora joan datu bila. Pantailaren aurrean
agertu zaidan mezuan Zariquiegui erabiltzailearen aipamena ikusi dut,
baita
berak egindako zuzenketaren ordua ere (urriaren
9an eta 21an, atzo
bertan).
Baina ordu horietan zein klase genuen begiratzen
aritu gara eta ez dugu
ebidentziarik ordu horietan inon ordenagailuekin lanean ari zirenik.
Seguruenik egindako aldaketak aurretik egin dira. Ikusi dut, baita ere,
gure
IPa Unai Fdez. de Betoñok blokeatu duela
zertxobait beranduago. Galdera
da;
norengana edo nora joan behar dut jakiteko zein
ordu zehatzetan egin
ziren
aldaketak eta zein eduki dira aldatu zirenak
jakiteko?
Mila esker, aldez aurretik
Jokin
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l