uste dut aipatu zela kontu hau aspaldi zerrenda honetan
Wikipediak prozesua hasi zuela bere edukiak bateragarri egiteko Creative Commons multzoko
lizentzia libreenarekin bat egiteko. CC-BY-SA edo Creative Commons Aitortu Partekatu
lizentziarekin bat egiteko, zehazki.
Prozesu hori egun hauetan itxi den bozketa batekin erabakitzeko aukera egon da. Atzo
amaitu zen bozketa epea, eta oraindik ez dut hortik emaitzari buruzko notiziarik topatu,
baina susmoa dut baiezkoa aterako dela Wikipedia gehienetan. Euskarazkoan aldeko iritzia
ikusi izan dut Txokoan:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Txokoa#GFDL_lizentziatik_CC-BY-SA_li…
Baiezkoarekin, urrats inportante bat gertatuko da.
Orain arte, CC-BY-SA irudiak berrerabili zitezkeen Wikipedian, Wikipedia Commons-era
material horiek igota, eta argazki honekin gertatu dena (
http://sustatu.com/1241432977 )
edo Argazkiak.org-en wikipedista batzuek materiala berrerabiltzeko duten prestutasuna (
http://www.argazkiak.org/photo/telesforo-monzon-san-inaz/ ) horri esker da.
Hala ere, ez zegoen garbi ea gauza bera egin zitekeen testuekin eta informazio
orokorrarekin, baina migrazio honek hori argituko du. Eta erraztuko du. Migrazioa benetan
gauzatzen denean,
www.euskalnatura.net webgunean dagoen jakintza naturalistikoa
berrerabili ahal izango da Wikipedian, CC-BY-SA lizentziarekin argitaratzen delako. Baita
ere (beste esparru batean, OpenStreetMap proiektuko informazio geografikoa), eta
(iragarpen pertsonal txiki bat), baita gaurtik aurrera Sustatu.com-en argitaratuko den
informazioa. Izan ere
http://sustatu.com CC-BY-SAra pasatu dugu maiatzaren 1etik aurrera.
Aspalditik behar zuen edukiaren lizentzia definizio bat Sustatuk, eta blog kolektibo hori
kudeatzen dugunok eduki librearen aldeko hautua hartua genuen aspaldi. Baina azkenean,
orain iritsi da unea, eta Wikipediaren norabideak (CC-BY-SA lizebntziarako urratsak)
animatu gaitu azkenean orain egitera urrats hori (tartean beste diskizio batzuk ere izan
ditugu, dena den: retroaktibitatea, nola egin artikulugileek espreski onar dezaten
lizentzia, beste material batzuen berrerabilpenari buruzko arauak zehaztu...)
Enfin, hor dago iragarpena,
http://sustatu.com/1241429229
eta hor dago lizentziari buruzko rooooooolllo luzea:
http://sustatu.com/zerda/lizentzia/
Wikipediaren bultzadarekin CC-BY-SA lizentzia eduki librearen mugarri nagusia bilakatuko
delakoan nago. Tresna inportante bat 21. mende honetan. Uste dut inportantea dela
wikipedistak (eta kulturaren zabalkundeaz kezkatutako denek), lizentzia honen esanahi eta
xehetasunetan apurtxo bat trebatzea. Gora cc-by-sa!
Luistxo Fernandez