Kaixo:
Duela gutxi abian jarri dugu euskarazko VIKIDIA izeneko wiki entziklopedia, jada beste
zenbait hizkuntzatan dagoena. Talde txiki bat gaude atzean eta euskarazko Wikipedian
aritzen zaretenoi jakinarazi nahi dizuegu, bera ere edukiz hornitzeko.
Vikidia helbidean topatuko duzue hari buruzko azalpen gehiago.
| |
| | | | | | | |
| VikidiaVikidia 8-13 urte bitarteko umeentzako euskal entziklopedia bat da, adin-tarte
horretako umeentzako moduko lexiko eta sintaxiarekin egina, euskara garbi eta errazea...
|
| |
| Ver en
eu.vikidia.org | Vista previa por Yahoo |
| |
| |
Bertan irakurriko duzuen bezala, 8-13 urte bitarteko umeentzat pentsatutako proiektua da,
eta horrek esan nahi du, bereziki, haientzako moduko euskara maila nahi dugula, ahalik eta
irakurterrazena; eta, bestetik, adin horretako umeentzako eskola-kurrikulumaren arabera
moldatutako edukiak nahi ditugula.
Parte hartzera animatzen bazarete, ongi etorri!
Koldo Biguri