Gaur gogoz nenbilen, eta ia egun osoan aritu naiz Wikipedian. "Aldaketa
berriak" atalean sartu naiz hainbat aldiz, eta bandalismo-maila
ikaragarria dela konturatu naiz.
Zalantza pare bat dauzkat gai honen inguruan:
- Jakin al daiteke, IPa erabiliz, nondik datorren bandaloa?
- Nola ezabatzen da orri oso bat? Eta nork egin dezake?
- Nola blokeatzen da bandaloa, eta nork egin dezake?
Asier.