Aupa danori!
Ba aurkezpenekin jarraituz, nik neurea egingo dut. Mikel Iturbe naiz eta
Wikipedian Janfri [1] ezizenarekin egiten ditut ekarpenak. Aurreko bi
aurkezpenak egin dituzten modura, ni ere blogaria naiz (nahiz eta ez izan
aurrekoen bezain beteranoa). Administratzailea naiz orain dela 3 egunetik
Wikipedian eta alor horretan asko dut ikasteko.
Oraintxe bertan Euskal Herriko geografiari buruzko ekarpenak (batez ere Ipar
Euskal Herriko udalerri, ibai eta mendi) eta fisikari buruzko ekarpenak
egiten ari naiz. Bide batez, ezagutzen du norbaitek Ipar Euskal Herriko
onomastikarekin lagundu ahal didan norbait (ez esan euskaltzaindiako
onamastika datu-basea mesedez, udalerriez gain, mendi eta ibaietaz ari naiz
eta)?
Aldaketa berriei ere adi egoten saiatzen naiz, bandalismoa saihesteko.
Nire kezka handiena momentu honetan, posta-zerrenda hau tresna osagarri
izatetik, wikipediako ohiko komunikazio tresnen (txokoa, eztabaida
orriak...) ordezkoa izatera pasatzea da. Espero dut hala ez gertatzea.
Ea posta zerrenda onuragarria den guztiontzat, ni behintzat saiatuko naiz
laguntzen ahal dudan heinean; behar dudanean laguntza eskatzen dudan
bezalaxe.
Ondo izan!
mikel/janfri
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Janfri
--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea
Kaixo Wikilariok
Azpaldi Debagoieneko udalerrien armarriak igo nituen Commons-era eta
lizentzia zehaztu ez nuenez administratzaileak borratu zituen. Horrelako
gaietarako zein lizentzia erabili beharko litzateke? Ikusi dut beste
batzuetan GNU Free Documentation License erabili dela.
Bestalde, badago Wikipedia guztian udalerri baten armarria igo eta
automatikoki hizkuntza guztietan agertzea edo eskuz egin behar da? Eta
azkena. Armarria aldatu denean berria igo behar da eta zaharra mantendu
edo ordezkatu? Arrasate kasu horretan dago. Wikipedian dagoen armarria
zaharra da, begiratu bestela Arrasateko Udalaren webgunean [1]
[1] http://www.arrasate-mondragon.org/
Tira, hainbeste aurkezpenen artean neure burua aurkeztera derrigortua
sentitzen naiz.
Julen nauzue eta Wikipediaren kontsumitzaile masiboa naiz. Ekoizle
masiboa izan nahiko nuke, buruan informazioa eta gogoa ez zait falta
(informatikaren eremuan gehienbat) baina denbora mugatua da tamalez
eta azkenaldian batez ere ezin nahi bezainbeste gauza egin.
Posta-zerrenda hau niretzat akuilu moduko bat izan daiteke beraz.
Euskararen egoerak kezkatzen nau eta bizitzaren alor guztietan
presente egon beharko lukenez ez litzaidake gustatuko Wikipedia
salbuespena izatea.
Software librearen filosofian sinisten dut eta nire denbora librearen
puska eder bat horri eskaintzen diot. Besteak beste, Librezale taldean
aktiboki parte hartzen dut hainbat softwareren lokalizazioan. Ildo
berean, Euskalbar Firefoxerako tresna-barraren garapenean ere banabil.
Duela gutxi blog teknofilo hauetako bat ere ireki dut[1] (denbora
falta aipatu al dut?), nahiz eta aspalditik nabilen inguru-minguru
horietan.
Julen.
[1] http://ertza.murgilduta.net
Ni Lima naiz (http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Lima) eta etengabe (
http://etengabe.blogsome.com/) kudeatzen dut interneten. Wikipedian batez
ere blog horren inguruko gaiak lantzen ditut.
Galdera bat: Orri baten ezkerraldean eduki hori beste hizkuntzetako
wikipedian ere badago, horien loturak agertzen dira. Orri berri bat euskaraz
egiterakoan euskarazko sarreraren lotura beste hizkuntzetako orrietan
agertzeko bertara joan eta banan banan egin beharrean automatikoki egiteko
koderen bat badago?
Eskerrik asko
Aurkezpenekin gabiltzanez ...
Eneko Astigarraga, "Eastigarraga" euskarazko wikipedian. 2005etik
kide euskarazko wikipedian, artikulu batzuk baina ez ekarpen
larregirik:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Aparteko:Contributions/Eastigarraga
Zerrenda hau sortu dela ikusi nuen Mutilmedian eta izena eman nuen atzo.
Interesak? uffa ... prospektiba, etorkizuna, soziologia, ekonomia,
IKT-ak, plangintza estrategikoa, .... maratoiak, mendia, sukaldaritza,
....
Eibartarra, CodeSyntaxen lan egiten dut eta Unibertsitatean klase
batzuk ematen ditut. Blogean info gehiago:
http://eibar.org/blogak/prospektiba/eu
Zehastapenik gabe baina zerrendako partaide guztiak ikusgai daude hemen:
http://lists.wikimedia.org/mailman/roster/wikieu-l
Ondo segi
Eneko
Kaixo, ni asapalditik naiz Wikipediaren erabiltzaile, eta duela 2 urte
inguru ere artikulu txiki batzuk editatzen hasi nintzen. Ekarpen gehiago
egin nahi nuke zeren egia esan orain arte ez naiz batere konstantea izan.
Wikipedian posta-zerrenda sortzearen eztabaida sortu zenean aldeko iritzia
eman nuen, pentsatzen baidut tresna hau ni bezalako kolaboratzaile alperrak
gehiago laguntzeko akuilua izan daitekela.
Ni: birasuegi
Beñat Irasuegi Ibarra, Errenteria, 1978
Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Birasuegi
Lana: EKTko banaketa enpresako arduraduna http://www.ektsa.net , besteak
beste Berriaren banaketaz arduratzen naiz *http://*www.berria.info
Bloga: http://www.blogak.com/irotzabal , hala ere ez dut asko
erabiltzen...agian aurrerago.
Bestalde birasuegi erabiltzaile izenarekin aurki nazakezue Twitter-en,
Tagzanian, youtube-n eta beste askotan.
Interesak, Wikipediako ekarpenak hauen inguruan egingo ditut:
Historia eta Geografia: Kuba, Kurdistan, Turkia, Mediterraneoa
Nekazaritza eta Landa eremuko gaiak: Gastronomia, Nekazaritza Ekologikoa,
Agroekologia, Euskal nekazal ohiturak...
Politika: Nafarroa, Komunismoa, Anarkismoa...
Ekologia eta Energia alternatiboak
Komikiak, zinema eta literatura orokorrean
Zertxobait nahasia dirudi ezta?
Agur bat zerrendako lagun guztioi
Beñat
Beno, neu ere Zabaldun albistea ikusi nuenean harpidetu nintzen posta
zerrenda honetara. Egia esan ez dakit oso ondo posta-zerrenda bat zer den,
ezta nola funtzionatzen duen ere. Baliteke mezu honekin berarekin hanka
sartzea. Baina beno, ikasteko balioko dit honek.
Ander Zubizarreta nauzue, Logaritmo Wikipediean eta beste hainbat lekutan,
atxabaltarra, Wikipedia erabiltzailea aspaldidanik izan arren, editatzen
hasiberria. Ez dut gezurrik esango, Wikipedian idazten hasteko motibazio
nagusia irakale batek puntuak "oparitzen" zizkigula izan zen. Baina beno,
hemendik aurrera hainbeste edan dudan iturriari motibazio propioz nire
tantak emanez asko lagun dezakedala pentsatu dut. Wikipedia oso tresna
erabilgarria dela iruditzen zait, eta denon artean are erabilgarriago egin
dezakegula.
Informatika ikaslea naiz, Donostiako Informatika Fakultatean, nahiz eta
ikasturte honetan Leuvenen (Belgika) egon Erasmus beka batekin karrerako
azken kurtsoa bete asmoz.
Ondo izan!
http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:Logaritmo
Kaixo guztioi,
Wikipediako 'TXiKi' erabiltzailea nauzue [1], beste hainbat proiektutan
'arkaitz' izenez sinatzen dudan arren. Wikipediako lankide azken bi
urteotan, administratzaile lanetan dihardut azken urte eta erdian.
Lengoaia Naturalen Prozesamenduan doktoretza ikasketak egiten ari naiz,
eta saiatzen naiz horren inguruko ekarpenak egiten, bestelako artikuluak
ere sortzen ditudan arren. Hala eta guztiz ere, artikuluak sortuz
entziklopedia handitzen joatea bezain garrantzitsua iruditzen zait
beronen mantenua, eta horretan arreta handia jarri beharra daukagu. Bide
horretan, posta-zerrenda hau oso interesgarria izango dela iruditzen
zait, Wikipediako ohiko eztabaidetatik haratago jende gehiago inplikatu
eta erakartzeko ahalmena izango duela iruditzen baitzait.
Badut bloga nik ere, lau lagunen artean egiten duguna: Mutilmedia [2].
Web 2.0 delakoa gustoko dut, eta horren inguruan euskarazko proiektu
pare bat daukat: Zabaldu.com eta Bildu.net.
Besterik gabe, ongi etorri guztiok posta-zerrendara, eta probetxuzkoa
izan dadila gure entziklopedia askearentzako.
Ongi izan,
Arkaitz Zubiaga
[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:TXiKi
[2] http://www.mutilmedia.com
Kaixo.
http://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide:IPtx
Ni wikipedia euskalduneko jarraitzailea nauzue. Editatzeko adorerik ez dut
izan oraindik. Beti jarraitu izan dut wikipedia, eta tailerren bat ere
antolatu dut honen inguruan.
Txiki ezagututa, askotan berba egin dugu honetaz.
Posta zerrenda honen bitartez, agian gehiago egitera animatuko naizela
pentsatu gura dut.
Interneten edukiek duten garrantzia ikusita, aspaldian nabil murgilduta
Internet kontuetan.
Neure bloga aspaldi sortu nuen: http://www.gaztelumendi.org
Herriko blog eta Internet dinamika pizten lagundu gura dut
larrabetzu.orgproiektuarekin.
Lanean, www.armiarma.com elikatzeari ekiten diot.
Eta Jabi Zabalarekin, www.irratia.com egiten asko disfrutatzen dut.
Wikipedia, gauza serioa da niretzat. Baina ikasiko dudalakoan nago.
Biba zuek! segi aurkezpenekin.
--
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria