Tira, hainbeste aurkezpenen artean neure burua aurkeztera derrigortua
sentitzen naiz.
Julen nauzue eta Wikipediaren kontsumitzaile masiboa naiz. Ekoizle
masiboa izan nahiko nuke, buruan informazioa eta gogoa ez zait falta
(informatikaren eremuan gehienbat) baina denbora mugatua da tamalez
eta azkenaldian batez ere ezin nahi bezainbeste gauza egin.
Posta-zerrenda hau niretzat akuilu moduko bat izan daiteke beraz.
Euskararen egoerak kezkatzen nau eta bizitzaren alor guztietan
presente egon beharko lukenez ez litzaidake gustatuko Wikipedia
salbuespena izatea.
Software librearen filosofian sinisten dut eta nire denbora librearen
puska eder bat horri eskaintzen diot. Besteak beste, Librezale taldean
aktiboki parte hartzen dut hainbat softwareren lokalizazioan. Ildo
berean, Euskalbar Firefoxerako tresna-barraren garapenean ere banabil.
Duela gutxi blog teknofilo hauetako bat ere ireki dut[1] (denbora
falta aipatu al dut?), nahiz eta aspalditik nabilen inguru-minguru
horietan.
Julen.
[1]
http://ertza.murgilduta.net