Luistxo Fernandez(e)k dio:
>
> Abisu hau iritzi zait:
>
>> Issue 61: <http://eu.wikipedia.org>eu.wikipedia.org integratu
>> <http://code.google.com/p/euskalbar/issues/detail?id=61>http://code.google.com/p/euskalbar/issues/detail?id=61
>>
>> Comment #4 by asier.sarasua:
>> Gehitu diot wikipedia barrari.
>>
Ehem, uste dut mezu hori Euskalbarren auziak kudeatzeko Google Code-ko
sistematik aterata dagoela. Ez dakit nola iritsi den zure posta
helbidera, baina zerrenda honetan argitaratu denez, azaldu egingo dut.
Atzo Wikipedian bilaketak egiteko aukera gehitu nion Euskalbarri, eta
hurrengo bertsioan argitaratuko da. Zerrenda honetan aipatu zenituen
bilaketa espezifikoagoak (hau da, Euskalterm-enak bezalakoak) egiteko
aukera sortu baino lehen, nire iritzia da beste auzi bat konpondu behar
dugula, alegia, erabiltzaileak bere kabuz hiztegi eta baliabide berriak
gehitzeko aukera ematea:
http://code.google.com/p/euskalbar/issues/detail?id=22
Kontuan izan behar da beste hiztegi askotan ere bilaketa espezifikoak
egin daitezkeela (CorpEus-en, Ereduzko Prosan, Klasikoen Gordailuan...),
eta horiek integratzea ere interesgarria izan daitekeela.
Arazoa da hiztegiak gehitu ahala, kodea mantentzea gero eta zailagoa
dela guretzat.
Behin auzi hori konpondu ondoren, orduan erabakiko genuke zer egin.
Hemen utzi dut apuntatuta:
http://code.google.com/p/euskalbar/issues/detail?id=64
Asier.
>
>
>Goiko loturan agertzen denez ez dugu halakorik eztabaidatu. Edonola
>ere egin daiteke halakorik, Euskalterm-en botoiaren antzeko zerbait
>hain zuzen.
>
>Julen.
Abisu hau iritzi zait:
>Issue 61: <http://eu.wikipedia.org>eu.wikipedia.org integratu
><http://code.google.com/p/euskalbar/issues/detail?id=61>http://code.google.com/p/euskalbar/issues/detail?id=61
>
>Comment #4 by asier.sarasua:
>Gehitu diot wikipedia barrari.
>
>Momentuz, bilaketa orokorra gaitu dut, ez bilaketa espezifikoak.
Google Code-ren bidez Euskalbarren hobekuntzan parte hartzeko, Gmail kontu bat edo Googlen balidatutako beste kontu bat izanda egin dezakezu.
Luistxo
Aupa danori!
Askotan pentsatu dudan zerbait da. Lankide batek izena ematean, lankide
-normalean esperientziadun- batek jarri egiten dio {{ongietorria}}
txantiloia. Kontua da, niri hori aseptikoegia eta hotzegia iruditzen zaidala
eta ikutu "pertsonalago" bat jarriko niokela, esate baterako, txantiloiaren
azpian esaldiren bat animatzen dudaren bat edo izanez gero lankideari berari
galdetzeko esanez.
Esate baterako txantiloi azpian nik (edo esperientziadun nonork) jartzea:
Inolako dudarik edo izanez gero, galdetu egidazu lasai nire eztabaida
orrian, horretarako nago eta.-- Janfri
Beste wikipedia batzuetan egiten dute (Okzitanierazkoan behintzat bai) eta
uste dut oso ideia ona dela jendeari galdetzen animatzeko. Era honetan,
"lankide ponteko" bat izango lukete gauzak zelan doazen enteratu arte
laguntzeko.
Zer deritzozue?
mikel
--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea
On Nov 22, 2007 9:56 AM, Luistxo Fernandez <luistxo(a)eibar.org> wrote:
>
> >
> >
> >Wikipedia momentuz hiztegien menuan agertzen da soilik (Aukerak >
> >Erakutsi hiztegien menua). Hala ere jaso dugu barran bertan
> >integratzeko eskaera[1] eta litekeena da hurrengo bertsioren batean
> >barran erabiltzeko moduan izatea.
> >
> >Julen.
> >
> >[1] http://code.google.com/p/euskalbar/issues/detail?id=61
>
> Bale
>
> Pentsatu duzue, BilaketaTerminoa ze datubaseren kontra bidali?
>
> Wikipedia Nagusia bakarrik?
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Aparteko:Search?ns0=1&search=BILAKETATERMINOA&…
>
> aukera gehixeago? eztabaidak, laguntza, wikipedia: atalak?
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Aparteko:Search?ns0=1&ns1=1&ns4=1&ns5=1&ns12=1…
>
>
> Luistxo
Goiko loturan agertzen denez ez dugu halakorik eztabaidatu. Edonola
ere egin daiteke halakorik, Euskalterm-en botoiaren antzeko zerbait
hain zuzen.
Julen.
Gogoratuko duzuenez atzo goizean "sorpresatxoa" izan genuen euskarazko
wikipedian: Gora Espainia! jarriz 200 orri inguru bandalizatu zituen tipo
batek. Aldaketa guztiak desegiten eta orri berriak ezabatzen egon ostean, 3
egunetako blokeo probisionala ezarri nion; bada, blokeoa etzi goizean egongo
da bukatuta eta ez dakit nola jokatu (3 egunetako blokeoa ezarri diet
bandalo xumeagoei).
Zerrendako beteranook, blokeo luzeagoa ezarri beharko litzaioke IP horri,
bai ala ez?
mikel
--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea
On Nov 22, 2007 9:37 AM, Luistxo Fernandez <luistxo(a)eibar.org> wrote:
>
> Euskalbar 3.0 daukat, eta dokumentatuta dago eu.wikipedia.org duela... baina, nola egiten da barran ager dadin? Ez dut asmatzen.
>
> Mila esker aldez aurretik
>
> Luistxo
Wikipedia momentuz hiztegien menuan agertzen da soilik (Aukerak >
Erakutsi hiztegien menua). Hala ere jaso dugu barran bertan
integratzeko eskaera[1] eta litekeena da hurrengo bertsioren batean
barran erabiltzeko moduan izatea.
Julen.
[1] http://code.google.com/p/euskalbar/issues/detail?id=61
Euskalbar 3.0 daukat, eta dokumentatuta dago eu.wikipedia.org duela... baina, nola egiten da barran ager dadin? Ez dut asmatzen.
Mila esker aldez aurretik
Luistxo
Goraintziak denoi Ordiziatik
Zabaldun albistea ikusi bezain pronto posta zerrenda honetara harpidetzea
erabaki dut. Helburu bikoitza: lehenik eta behin, Wikipediaren inguruan
dudan ezagutza murritza zabaltzen joatea eta bestetik, Wikipediako
"kontsumitzaile" soila izatetik "ekoizle" izatea pasatzeko nire buruari
falta zaion bultzada izatea. Lehena ziurtatuta daukat zuek bezalako
kideekin; bigarrena ikusiko dugu.
Erabiltzailea: jolaus
Jokin Lacalle, Ordizia, 1968
- Bloga: http://ikteroak.blogsome.com, http://www.jakinstein.com
- Lana: Jakintza ikastola, Ordizia http://www.jakintza.net
Zereginak:
- Bizi dugun irakaskuntza eredu zaharkitu honi armiarma sareak kentzen
ahalegintzea.
- Irakasle izateari zor zaion errekonozimendu soziala berreskuratzea.
- Gure gazteak internet ezagutu eta behar bezala erabil dezaten irakastea.
Afizioak:
- Sukaldea
Ez dakit 20 N delako edo zerrendaren jaioera ospatzeko, bisita izan du
gaur gauean euskarazko wikipediak.
Orriak ezabatu eta "Gora Espainia!" ipini du non nahi bisitariak.
http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Aparteko:Contributions&limit=500&…
Hasi naiz banan banan egin dituen aldaketak desegiten, baina
seguruenez denak batera egin daitezke, eta momentuz utzi egin dut.
Gainera badirudi kanpo loturetan hizkuntza adierazlea {{eu}}, {{es}},
{{fr}}, {{en}}, ...."Gora Espainia!"-gatik ordezkatu duela ere.
Eneko
Eskerrik asko Luistxo! Itxura oso interesgarria du!! Gainera, herri eta
exonimoen zerrenda ere erabilgarria izan daiteke.
mikel
On Nov 21, 2007 8:13 AM, Luistxo Fernandez <luistxo(a)eibar.org> wrote:
>
> Mikel-Janfrik:
>
> >Oraintxe bertan Euskal Herriko geografiari buruzko ekarpenak (batez ere
> Ipar Euskal Herriko udalerri, ibai eta mendi) eta fisikari buruzko ekarpenak
> egiten ari naiz. Bide batez, ezagutzen du norbaitek Ipar Euskal Herriko
> onomastikarekin lagundu ahal didan norbait (ez esan euskaltzaindiako
> onamastika datu-basea mesedez, udalerriez gain, mendi eta ibaietaz ari naiz
> eta)?
>
> Euskal Herri osoko mendi zerrenda bat argitaratu du Euskaltzaindiak:
>
> Banatu duten arau multzo zipeatu horretan dago.
> http://www.euskaltzaindia.net/eaeb/
>
> zip-a jaitsi eta irekitzen baduzu, /eaeb/zerrendak/mendiak.pdf orrian dago
> materiala.
>
> Luistxo
>
>
> _______________________________________________
> Wikieu-l mailing list
> Wikieu-l(a)lists.wikimedia.org
> http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
>
--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea