etengabe(e)k dio:
Galdera bat: Orri baten ezkerraldean eduki hori beste
hizkuntzetako
wikipedian ere badago, horien loturak agertzen dira. Orri berri bat
euskaraz egiterakoan euskarazko sarreraren lotura beste hizkuntzetako
orrietan agertzeko bertara joan eta banan banan egin beharrean
automatikoki egiteko koderen bat badago?
Horretan dihardugu 'bot' (robot) [1] erabiltzailea dugun lankideak.
Bot-ak horrelako lanak era automatiko edo erdi-automatikoan egiten
dituzten programa informatikoak dira, zuk diozun lan neketsu hori
aurrezteko. Euskarazko Wikipedian artikulu bat sortzeko nahikoa da beste
hizkuntza baterako lotura gehitzea; orokorrean ingelesezko edo
gaztelaniazko Wikipediarako lotura jartzen dugu, baina edozein lotura
zuzenek balio du. Bot erabiltzaile batek, lotura hori aurkitzean,
orrialde hartara jarraitu eta gainontzeko orrialdeak aurkitzen ditu, eta
euskarazko Wikipedian gainontzeko hizkuntzetarako loturak gehitzeaz
gain, beste hizkuntzetan euskarazkorako lotura gehitzen du. Ez dago
beharrik, beraz, hizkuntza guztietan banan-banan lotura hori gehitzen
joateko. Adibide moduan ikusi nire bot-ak egindako mota honetako
aldaketa hau [2]. Horrez gain, zuzenketa ortografiko eta aldaketa
masiboak egiteko ere baliatzen ditugu horrelako bot-ak.
Arkaitz Zubiaga
[1]
http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bot-ak
[2]
http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Fuenlabrada&diff=prev&old…