Urte berri on!
lanera itzuli eta Txopiren bidez notizia polita ezagutu dut Zabaldu.com-en:
http://www.zabaldu.com/3206/jabetza_publikoaren_eguna_2008/
Haren hitzetan: "Urtarrilaren bata egun berezia da jabetza publikoarentzako. Europar legedia gehienen arabera, egilea hil eta 70 urtera bere lanen copyrighta iraungitzen da eta pertsona horrek iraganean sortutakoak denona den jabetza publikoa osatu eta aberastera pasatzen dira. Horrelaxe gertatu da 1937. urtean zendu zen Lauaxeta handiaren olerki, antzerki eta ipuinekin: http://tinyurl.com/2qxzrk "
Txopik Wikipedian ere begiratu du, eta 37an hildako pertsonaia batzuk aipatzen ditu http://eu.wikipedia.org/wiki/1937#Heriotzak Lauaxeta, Maurice Ravel, Arturo Kanpion... 70 urte igaro berriak horien kasuan, bai horien eta aurrekoen lanak, jabetza publikokoak dira beraz. Zorionekoak gu.
Luistxo