Aupa,
Zerrendaren kudeatzailearen gonbidapen ukaezina onartuz, nere burua aurkeztuko
dut.
Wikipedian 'Abeaumont' erabiltzailea nauzue. Luzaroan ez-aktibo ibili ondoren,
berriro lanera itzuli naiz, eta kudeaketa lanetan laguntzea da nire helburu
nagusia.
Mundu fisikoan gasteiztarra naiz, ingeniaria, eta software garatzaile moduan
bizi naiz gehienbat.
Horrez gain, software librea dut gustoko eta hau erabiltzen, itzultzen eta
garatzen dut ahal dudanean. Azken aldi hontan KDEn garapenean murgilduta
nabil. Honi buruz hitzegiten dut nire blogean (behean daukazue esteka), baina
ez dut askotan idazten. Beste proiektu askotan parte hartu dut ere, gasteiz
inguruan software askearen inguruan egon diren saltsa gehienetan ibili naiz,
eta baita gasteiztik kanpoko batzutan.
Besterik gabe, ea denon artean euskal wikipedia proiektu hobea egiten dugu.
Agurrak
--
Alfredo Beaumont Sainz
http://www.alfredobeaumont.org/blog.cgi