Aupa zerrendakideok!

Gauza bat aipatzeko besterik ez da, bozketa berri bat [1] abian dela. Bozketa hau oso garrantzitsua izango da Euskal Wikipediaren etorkizunerako, bertan erabakiko baita Copyrightdun irudiak igotzea baimendu edo ez, Fair Usearen klausularen pean. Hori dela eta, bozkatzera animatu nahi zaituztet, ahalik eta bozketa adierazgarriena izan dadin (hots, lau bozka bakarrik ez egoteko). Bozketa orrian bertan dago dokumentazioa Fair Use-ari buruzko informazioa lortzeko eta zuek era honetan iritzi bat sortu ahal izateko.

Besterik gabe eta bozkatuko duzuelakoan,

janfri

[1] http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Fair_Use

--
--------------------------------------
Mikel Iturbe Urretxa
Bloga: http://www.goiena.net/blogak/zubia
#447152 zenbakidun Linux erabiltzailea