Kaixo lagunok,
Luistxok proposatu bezala hementxe
doa nire aurkezpena.
Maddi naiz, antiguotarra, 47
urte, ezkondua, bi seme-alaba, ikasketaz Ingelesezko irakaslea naiz baina
azken bolada honetan ebentualki Ospitaleko zentralitan egiten dut
lan Antropologia ikasten dudan bitartean.
Wikipedia orain dela hiru bat
urte ezagutu nuen, Kataluinako lagun batek bahá'í fedeari buruzko
artikulurik ez zegoela esan zidan eta zer edo zer prestatzera animatu ninduen.
Orain arte idatzi dudan gutxia horri buruz izan da, hori baita hoberen ezagutzen
dudan gaia.
Bestalde ingelerazko wikipedia asko
erabiltzen dut, bai haurrei ikastolako lanetan laguntzeko, bai unibertsitateko
lanetarako. Lastima da zenbat ordu eman behar izaten ditugun itzulpen
kaskarrak egiten, euskaraz behar bezainbeste informaziorik ez dagoelako.
Horregatik aurten unibertsitaterako prestatzen ditudan lanak egokitu eta
antropologia arloko artikuluak idaztea pentsatu dut, denbora gehiegirik ez dut
baina...
Agur bero bat denoi,
--
Maddi