Kaixo:

Duela gutxi abian jarri dugu euskarazko VIKIDIA izeneko wiki entziklopedia, jada beste zenbait hizkuntzatan dagoena. Talde txiki bat gaude atzean eta euskarazko Wikipedian aritzen zaretenoi jakinarazi nahi dizuegu, bera ere edukiz hornitzeko.

Vikidia helbidean topatuko duzue hari buruzko azalpen gehiago.
Bertan irakurriko duzuen bezala, 8-13 urte bitarteko umeentzat pentsatutako proiektua da, eta horrek esan nahi du, bereziki, haientzako moduko euskara maila nahi dugula, ahalik eta irakurterrazena; eta, bestetik, adin horretako umeentzako eskola-kurrikulumaren arabera moldatutako edukiak nahi ditugula.

Parte hartzera animatzen bazarete, ongi etorri! 

 
Koldo Biguri